Ordenagailu eramangarria ikasteko, lan egiteko edo jolasteko ezinbesteko tresna bihurtu da. Nahiz eta batzuetan, hainbeste informazio pilatuta, txiki geratzen zaigun eta pantailak ixten eta irekitzen ibili behar izaten dugun, edo lanean ari garen bitartean minimizatzen; kontzentratzeko lana asko zailtzen digu horrek. Arazo horretarako konponbide ezin hobea pantaila-hedagailu bat gehitzea da. Osagarri hori ezin hobeto egokitzen da edozein ordenagailutara, eta monitore bikoitz edo hirukoitz bihurtzen da, sartzen diren pantailen arabera. Pantaila-hedagailu horien beste abantailetako bat da informazioa pantaila bakoitzean zabaltzea ahalbidetzen dutela; hau da, bi aukera daude: pantaila batean datu idatziak izatea eta beste bi pantailetan grafikoak edo bideoak izatea, edo pantaila batean behar den informazioa izatea, lanerako edo lagunen arteko bideo bat egiten duzun bitartean, behar duzun informazio guztia hiru pantailetan aldi berean ikusgai baitago. Pantailek irudi-bereizmen handia dute bistaratze-esperientzia garbiaz gozatzeko.
Marka guztiekin bateragarria
13,3″-ko IPS Full HD pantaila duen Teamgee monitore hirukoitza mota guztietako ordenagailu eramangarrietara egokitzen da, hala nola Mac, PC, Crome eta Androidera, eta horien pantaila-neurriak 13,3″ eta 17″ ar- tekoak dira. Monitoreak 1920×1080 pixeleko pantailabereizmena du, eta 16:9ko itxura erlazioa. Aluminiozko aleaziomarko batekin, pantaila bikoitzeko kanpoko monitore eramangarri multifuntzional tolesgarri honek itzalaren aurkako pantaila bat dauka, C motakoa (pantaila eta elikadura-iturria bitan), PD ataka (60w-eko karga azkarra) eta TF ataka dituena. Bi pantaila gehigarri horiek irudi-kalitate handia dute, eta soluzio bikaina ematen dute arreta handia eskatzen duten zeregin anitzetarako. Pantailak 210 graduraino biratu daitezke, eta hori oso lagungarria da bileretan edo aurkezpenetan, inguruko jendeak pantaila nagusian islatzen dena ikusi ahal izango baitu.
Salneurria:
Oinarrizkoa: 308 € (aliexpress.com)