Mugikorretarako bideo-jokoak

BRIXITY

2523 urtea. Lurra suntsituta dago eta za- harberritu egin behar duzu. Eraiki zure gus- tuko hiri futurista bat eta sortu lekua gizateria osoarentzat. Zure hiria etxe orratzez beteko duzu edo bizitegi-etxeak aukeratuko dituzu? BRIXITYk ingurune koloretsu eta dibertigarria eskaintzen dizu, non “Brix” izeneko substantzia garbitzailea erabili beharko duzun amestutako zure hiria eraikitzeko. Adreilu bilduma zabala izango duzu eraikitzeko, eta hiriak zuk era- bakitako diseinuari jarraituko dio. BRIXITY joko soziala ere bada, eta beste erabiltzaile batzuen hiriak arakatu ahal izango dituzu, zure lagunenak barne.

ETERNAL EVOLUTION

Hiru dimentsioko jokoa da, eta gure gudari taldea bildu beharko dugu etsaien aurka erreinua defendatzeko. Guduak irabazi ahala, heroi gehiago lortuko ditugu: horrela, zauri- tutako kideak sendatzen, tankeak maneiatzen eta abarretan espezializatutako pertsonaiak aurkituko ditugu. Jokoan aurrera egin ahala, gure pertsonaia gogokoenentzako trebetasun gehigarriak desblokeatu ahal izango ditugu. Gure lanaren zati bat gure gudariak orde- natzen jakitea da, haien trebetasunei ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Jokoaren zati handi bat gudu-zelaian erabaki estrategikoak hartzea izango da, eta garaipena lortzea.

ADORABLE HOME

Joko honetan, bi pertsonaia aukeratu ahal izango dituzu bikote izan daitezen (gay edo hetero), beren bizitza katuaren ondoan eraiki dezaten. Mekanika hau da: etxe berri batera aldatu berri gara eta apaindu egin behar dugu; horretarako, dirua behar dugu. Dirua gure katuak jasotako maitasunaren bidez lortzen da: laztanduz, elikatuz, eta gure biko- tekidea mimatuz: janaria prestatuz, musuak ema- nez… Zenbat eta maitasun handiagoa, orduan eta diru gehiago. Gainera, amodiozko 3.000 lortzen ba- ditugu, lorategia desblokeatu ahal izango dugu, eta gure gustura apaindu ahal izango dugu.