Garaiak aldatu egin dira, eta horrekin batera Hezkuntza ikusteko modua. Ikasleak generoaren arabera bereizten zituen irakaskuntza- ereduetatik irakaskuntza mistora igarotzen gara, eta orain, hezkuntza-praktika gidatuko duen irakaskuntza-eredu berri batsortzenda:hezkidetza. Hainbat araudi, gomendio, plan eta abarrek bultzatzen dute hezkuntza-sistema aktiboki lan egitera hezkidetzazko eskola-eredu bat lortzeko. Eskola mistoa gaindituko duen eta pertsonak haien garapen integralari begira heziko dituen eredua, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alboratu eta era guztietako bazterkeria eta indarkeria gaitzetsiko dituena.
Hezkidetza defini dezakegu, gaingiroki, neska eta mutilen arteko berdintasuna modu espezifikoan eta aldi berean zeharkako ardatz gisa txertatzea bereizgarri duen hezkuntza gisa. Emakumeen eta gizonen arteko eskubideen, aukeren, betebeharren, lanarenā¦ berdintasuna helburu duen hezkuntza-eredua da hezkidetza. Hau da, desberdintasunetatik abiatuta berdintasunean heztea da, oso xede garbiarekin: etiketarik gabeko mundua eraikitzea, non emakumeak eta gizonak maila berean egongo dira, beren eskubide eta askatasunekin.
II Hezkidetza Plana
Gogoan izan behar da araugarapena funtsezkoa dela politikei eta hezkuntzan lotutako jardunbideei babesa emateko. Horiek horrela, Euskadiko II. Hezkidetza Planak bat egiten du nazioartean, Europar Batasunean, estatuan eta autonomia-erkidegoan garatutako estrategia eta plan nagusiekin.
Ez da ulertu behar hezkidetza neskak eredu maskulinora parekatzea denik, horrela androzentrismoan (munduari eta gizarte- harremanei gizonaren, eta ez gizon-emakumeen, ikuspuntutik begiratzea) eroriko baikinateke eta ez baikenioke egoki helduko hezkuntza-eredu ez-sexista eratzeko eginkizunari. Hezkidetzak esan nahi du hezkuntza-eredua kutsatzen duen sexismoa sakonki berrikustea eta, azkenik, aldaketarako erremintak eta tresnak abian jartzea.
Aurrekoa kontuan izanik, hauek izango lirateke hezkidetza-eskolak planteatzen dituen helburu nagusiak: hezkuntzaren arloan lantzen den araudiak berdintasuneko eta hezkidetzako mandatuak beteko dituela bermatzen jarraitzea, emakumeen jakituria eta ekarpen sozial eta historikoa diziplina guztietan txertatzea, irudien eta hizkuntzaren erabilera inklusiboa egitea, bi sexuen irudi plurala bermatuko duena; eta berdintasuna sartzea ezkutuko curriculumean eta ageriko curriculumean, besteak beste.
Hezkidetzarik ezak hezkuntza alboratua ez ezik hezkuntza sexista ere sortzen du. Eskola, ikastetxea, guztiok gure bizitzako denbora luzean hartzen gaituen espazio nagusia da. Hezkuntzak kontuan izan behar du ikasgelek eta ikasleek duten aniztasuna, ikusmolde holistikotik begiratuta (LGBTI ikasleak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, ikaskuntza-eredu desberdinak dituzten ikasleak, maila sozioekonomiko desberdinetatik datozen ikasleak, ikasle migratzaileak eta abar).