Helburua euskarazko telebista eskaintza handitzea da, eta horretarako badira Pantailak Euskaraz bezalako plataformak, besteak beste, hori lortzeko borrokan ari direnak. Bada, gaur ospatu behar dugu Euskal Irrati Telebistak (EITB) euskarazko denetariko edukietan 275 ordu baino gehiago txertatu dituela Movistar Plus+ plataforman. Modu horretan, bi aldeen arteko aliantza indartu dute, eta ETB1eko, ETB2ko eta eitb.eus-eko saio ezagunak plataformako erabiltzaile guztien eskura jartzen dira.
EITBren erreferentziazko hainbat saio biltzen ditu katalogo berriak: besteak beste, ‘Herri Txiki, Infernu Handi’ saio ibiltaria, ‘Barre Librea’ bakarrizketa saioa eta ‘Altxa Txapela’ lehiaketa.
Horrez gain, ‘3 Ene Kantak’ haurrentzako programaren atalak eta hainbat musika-eduki izango dituzte: hala nola ‘Bidegurutzean’ programa, ‘Gaztea B Aldea’ren emanaldiak, eta ‘Gaztea 30, 30, 30’ eta ‘Gure Doinuak’ kontzertuak. Egungo euskal musika ardatz duten saio guztiak ere.
Gastronomiak ere tarte garrantzitsua du, ‘Sukaldaria’ eta ‘Joseba Arguiñano Sukalerrian’ saioen bidez. Dokumentalen atalean, halaber, beste hauek: ‘Dantza urratsak’, ‘Paperezko hegoak’, ‘Eten barik joten’, ‘Ni naiz Lete, Txillardegi’, ‘Ez, eskerrik asko!’ ‘Gladysen leihoa’ eta Euskal Herriaren historiako gertakari garrantzitsuenetako batzuk ikuspegi kritikoz birsortzen dituen ‘Baskoniako Historia Bat’ seriearen hainbat denboraldi.
Beraz, orain, Movistar Plus+ berriarekin, mundu guztiak ikus dezake eduki hori edozein operadorerena izanda ere.