TVEko ‘El Conquistador’ saioak bere lehiakideak nortzuk izango diren azaldu du

Oraindik emititzeko datarik ez dagoen arren, TVEko ‘El Conquistador’ hasi da 33 abenturazaleak nortzuk izango diren argitzen. Julian Iantzik eta Raquel Sánchez Silvak aurkeztuko duten realityak ikus-entzuleak erakarri nahi ditu, ETB2n bezala, milaka ikus-entzulek jarraitu baitituzte proba gogorrak eta, batez ere, lehiakideen pikeak.

Lehiakideak hiru taldetan banatuta egongo dira: bat mutilena, bestea emakumeena eta hirugarrena mistoa. Bakoitzak kapitain bat izango du, bere lagunak gidatzen saiatuko dena.

https://www.instagram.com/p/CwvSuuct-yE/