Komunaren estalkiak baino hamar aldiz bakterio gehiago daude zure telefonoan

Scientific Reports aldizkarian argitaratutako ikerketa batek ospitaletako 26 langileren mugikorrak aztertuzituen. Gutira 1.307 bakterio andui ezberdin aurkitu zituen onddo patogenoak, birusak eta bakteriofagoak kontuan hartu gabe. 

Noski, osasun langileak aukera gehiago ditu patagenoak eskuratzeko, beren lanbidea dela eta. Alabaina,begibistakoa da edozeinen telefonoa mota askotariko bakterioez josita dagoela. 2011an London School of Hygiene & Tropical Medicineko zientzialariek E. coli mikrobioaren lagun esanguratsuak aurkitu zituzten aztertutako telefonoen %16an. Bakterio hau ohikoa da elikagai intoxikazioan eta gure gorotzetan aurkitzen da. 

E. Coli-rekin batera, hauek izan ohi dira mugikorretan aurkitutako ohiko bakterioak:
-Staphylococcus: azaleko infekzioak eragin ohi dituena.
-Actinobakterioa: Tuberkulosia eta baginosia eragin lezaketen askotariko bakterioak.
-Citrobacter: Gernu-infekzioa eta meningitisa eragin litzake.
-Enterococcus: Honek ere meningitisa eragin lezake bestelako infekzio ugarirekin batera. 

Antibiotikoei gogor egiten dieten bakterioak ere harrigarriki gure mugikorretan aurkitu litezke. Hasieran aipatutako ospitaleetako langileen ikerketak aurkitu du bakterio erresistente hauek mugikorretatik hartutako laginen &69,9an zaudela. Guztia dirudiena bezain higuingarria da bai. Arizona Unibertsitateak burututako ikerketa baten arabera mugikorrek komunetako estalkiek baino hamar aldiz bakterio gehiago dituzte. 

Zergatik daude mugikorrak horren zikin?

2018an burututako galdetegi batek aurkitu zuen estatubatuarren lau pertsonetatik hiru bere mugikorra komunean dauden bitartean erabiltzen dutela. 

Estimazioen arabera batez beste, pertsona bakoitzak bere telefonoa 2.617 aldiz ukitzen du. Bakoitzean gure eskuek etengabe biltzen dituzte mikrobioak eta besteei pasatzen diegu eskuak estutzean, igogailuko botoiak zapaltzean…

Orduan, mugikorra ukituz bakarrik gaixotu zaitezke? Ikerketen arabera litekeena da. Baina ez izutu. Aurkikuntza hauen arabera, nahiko erraza da mugikorra germenetatik garbi edukitzea. Lehenik, oihal leun batekin eduki lezakeen zikinkeria kendu eta ondoren, %70eko alkohol isopropilekoa duen eskuoihal batekin garbitu. Alkoholak patogenorik arazotsuenak ezabatuko ditu gailuaren barnera sartu baino lehen. 

Iturria: Gaztezulo