Opari erabilgarriak motxileroentzat

Oporrak bidaiatzeko, kultura eta paisaia berriak deskubritzeko eta jende berria ezagutzeko eginak daude. Pertsona batzuek ez dute hotelik erreserbatu behar oporraldirako; izan ere, egunak ematen dituzte motxila bizkar gainean kilometroak egiten, kanpatzen eta ordutegirik eta konpromisorik ez izateak ematen duen askatasun-sentsazioaz gozatzen. Pertsona horiei opari bat egiterakoan, ezinbestekoa da bi baldintza betetzea: originala eta, aldi berean, erabilgarria izatea. Hori berebizikoa da motxileroentzat, ez baitira gauza askorekin ibiltzen, eta bidaiara eramaten duten guztiak funtzionala izan behar du.

Barruko gerriko poltsa

Osagarri mota hau oso erabilgarria da abenturazaleentzat, bertan gorde baititzakezu objektu baliotsuenak, hala nola karneta, dirua, txartelak, pasaportea, eta motxila lapurtzen edo galtzen badizute, dokumentu garrantzitsuenak eskura izango dituzu beti. Gerriko poltsa horiek, gauza asko eramateko egokiak izateaz gain, oso arinak eta lauak dira, eta, beraz, ez duzu nabaritzen gainean duzunik. Gainera, gehienek “ezkutuko” poltsikoak, kremaileradun itxiturak, eta gerriko elastiko eta doigarria dituzte gerrira lotzeko.

Ura arazteko botila

Bidaiari nekaezinentzako beste oparietako bat botila berrerabilgarria da, ura garbitzen duen botila, edangarria izan dadin. Merkatuan botila ugari daude, erreka edo ibai batetik hartzen dugun ura edangarri bihurtzen dutenak, bidaiariaren osasunerako modu seguruan. Mota horretako botilek 3 minutuan ezabatzen dituzte % 99,9 birus, bakterio, kloro eta urak ekartzen dituen beste kutsatzaile batzuk, eta giza kontsumorako egokia bihurtzen dute. Botila horiek iraupen luzeko litiozko bateria kargagarria erabiltzen dute.

Eguzki-kargagailu eramangarria

Bidaiatzen dugunean, normalean gailu elektroniko batzuk eramaten ditugu, eta kargatu egin beharko
ditugu: mugikorra, pila-linterna, argazki- kamera… Beraz, irtenbide praktikoa da eguzki-kargagailu bat edo bateria eramangarrien sorta bat eramatea gure motxilan. Egunean zehar, kargagailua kanpin-dendan utzi ahal izango da, edo, bestela, motxilari lotu, ibili bitartean kargatu daitezen, eta gauez kargaz baliatu gure gailu elektronikoen bateriak kargatzeko.