“Guretzako beti egiten dugun azken lana hoberena da”

Duela gutxi Suitzako eta Alemaniako lurretatik egon zarete kontzertuak eskainzen. Zer moduz esperientzia desberdin hau?
Oso ondo eta pozik. Beti saiatzen gara gure disko berriak Europatik aurkezten. Aurten lehenengo aldiz Suitzatik ibili gara eta Berlinen ia 300 pertsona etorri ziren gu ikustera. Hau bai dala pozik egoteko modukoa ez?

Azken diskoak oso harrera ona izan du entzuleen artean; horretaz gain, disko honi esker saria eman dizuete. Nola bizitzen ari zarete hau?
Ba momentu oso hunkigarria bizitzen gaude, oso pozik gabiltza azkenengo abestiekin eta gainera
saritzen gaituzte gure lanagatik. Dana perfecto!!!

Azken diskoa Adore Kemena Kuraia deitzen da. Nola sortu zen disko “Frankenstein” hau egiteko ideia?
Guk nahiago dugu “Menú degustación” deitu egia esan. 2019 urtearen amaieran Atera diskoa atera genuen, kontzertu batzuk egin ta pandemia etorri zen. Ez genekien oso ondo nora jo, zer egin… abestiak egitea erabaki genuen eta egin ahala digitalki ateratzen joatea, diskoaren tratamenduarekin, hau da, portadarekin bideokliparekin. Berriz ere kontzertu normalak egiteko aukera izan genuenean egindako laz guzti hoiek bildu eta Adore, Kemena, Kuraia diskoa jaio zen.

Aipatutako azken disko hori lantzeko luxuzko bost ekoizlerekin lan egiteko aukera izan duzue, hau da, Ricky Falkner, Santi García, Dave M. Allen, Paco Loco eta Aritz Aranburu. Nola aukeratzen dituzue lan egin nahi duzuen ekoizleak?
Diskoa 5 ekoizle eta 4 estudio ezberdinetan grabatu dugu. Ekoizle hauekin lan egiteko gogo handia genuen, eta zorte handia izan dugu agendek kuadratu dutelako! Kar kar .Ez da erreza izan baina poliki poliki dena ondo osatzen joan gara.

Zer ekarpen egin du bakoitzak ekoizpenean?
Bakoitzak bere tokea eman dio eta abestiak handitu eta borobiltzea lortu dute. Batzuek armonia ezberdinak eginez, tenpo ta tono aldaketak…

Diskoan badago Rozalén musikariarekin sortu den abesti bat, Ez naiz ni. Ikusi dugu Rozalének euskara maite duela eta Euskal Herriarekin lotura berezia duela. Nolakoa da halako abeslari batekin lan egitea?
Rozalenekin lan egitea opari eder bat da. Oso artista ona eta esaten den bezala pertsona ezin hobea.
Oso maitagarria eta oso erreza da berarekin lan egitea.

Diskoan aurkitzen dugun ezusteko handienetako bat Doctor Deseoren Corazón de tango lanaren bertsioa da. Bertsio horrekin gauza bitxi bat gertatzen da: oso gai gogorra izan arren, dantzaldietan, tabernetan edo kontzertuetan jotzen duenean, jende guztiak dantzatzen du, ospakizun bat balitz bezala.

Oso abesti arrakastatsua da eta zuzenekoetan jendea zoratzen da. Letra oso gogorra du, guk puntu dantzagarria eman diogu, azkenean gauza negatibo guztiak ikuspuntu positibo batetik ere ikusi ahal direlako, jarrera positiboarekin , dantzarekin.

Kontatuko diguzue norena den diskoaren azala eta zer irudikatu nahi duzuen?

Portadaren arduraduna Madrilen bizi den euskal artista bat da, Fortun izenekoa. Azken 3 diskoak berak diseinatu ditu, eta Adore, Kemena eta Kuraia singleen azalak ere berak egin zituen, bakoitza bere aldetik atera genituenean. Singleen azalak ez bezalako zerbait egin nahi zuen eta portada hau eskaini zigun eta asko gustatu zitzaigun. Bakoitzak gauza ezberdinak ikusten ditu, eta hori oso polita da, pertsona bakoitzaren iruditeria indibidualaren parte delako.

Batzuentzat hau da zuen lanik onena. Ados zaudete edo atxikimendu berezia duzue zuen beste disko batekin?
Guretzako beti egin dugun azken lana hoberena da. Lan handia egin dugu eta oso pozik gaude emaitzarekin eta jasotzen ari garen feedback-arekin.

Zailagoa al da hain talde ezaguna ez zareten lekuetan jotzea?
Ereiten joan behar dugu, hemen egin behar izan genuen bezala Baina, azkenean, ez higatzeko modurik onena iruditzen zaigu eta, Euskal Herriko boletara iristen garenean, dena super maketatua eramateko, bandak koipeztatua eta indartsua izan behar baitu. Argi daukaguna da ezin dugula hemen etengabe jo, bai guk, bai publikoak, jotzeko ilusioa galtzeko arriskua baitago.

Bete beharreko ametsa
Amets egiten dut denbora gehiago izatea musikan bete-betean aritzeko, gehiago esperimentatzeko eta egun osoa bandak, lekuak eta pertsonak ezagutzen bidaiatzeko.