Ikasketek, azterketek, lanek, konpromisoek, batzuetan gure bikote-harremanaz ez arduratzea eragiten dute, sarritan guk ezertaz ohartu gabe. Etengabeko atzeraaurrerek estresa eragiten dute, eta eragin negatiboa dute sexuharremanetan eta bizitza sexualean.
Nascia Zentroak (estresaren eta antsietatearen tratamenduan espezializatutakoak), Espainiako 1.000 bikoteren sexuari eta estresari buruz egin berri duen ikerketa baten arabera, estresa duten pertsonen sexu-harremanen % 70 ez dira oso onak. Maila fisikoan, buruko minek, neke orokortuak eta giharretako tentsioak eragina dute libidoaren jaitsieran. Baina ez hori bakarrik. Estresak erekzioaren disfuntzioa, baginako fluxurik eza eta eiakulazio goiztiarra ere eragin ditzake. Izan ere, fisiologiaren ikuspegitik, androgeno eta estrogenoen mailek behera egiten dute estresaren eraginpean. Inpotentzia estres-koadroekin lotutako ondorioetako bat da. Bestalde, adituen arabera, kontzentraziorik eza eta harremanean zehar arreta gutxi izatearen ondorioz harremana ez da oso egokia. Izaeraren aldaketa, aldartea, suminkortasuna eta tentsioa ere aurreko guztiaren ezaugarri dira. Paziente-profilik ez dagoen arren, maila ertain eta altuko lanpostu profesionalak dituzten eta seme-alabak dituzten gizonak aipatzen dira, dakarten presioagatik. Estresegoera baten aurrean gaudela jabetzen bagara, orain onena hoi murrizteko aholku batzuk aplikatzea da.
Jarrera positiboa izatea eta denbora behar bezala antolatzea oso garrantzitsuak dira sexubizitza osasuntsurako.