Uda mundu guztiaren sasoirik gustukoenetako bat da, aknearena ere, tenperatura igotzen denean nabarmen agertzen baita. Pikorrak bistatik galdu zenituela uste zenuenean, berriro agertzen dira. Beroak eragindako izerdiak gehiegizko koipea, poroak buxatzea eta inperfekzio gehiago agertzea eragiten du, baita aldaketa drastikoak eta aurpegiko errutinetako aldaketak ere.
Normalean, pikorrak aurpegian agertzen dira; dena dela, udan gunerik kaltetuena T eremua izan ohi da, hau da, kopeta, sudurra eta kokotsa barne hartzen dituen eremuan agertzen dira pikorrak, hirurak aurpegiko gainontzeko azala baino koipetsuagoak eta aurpegiaren garbiketa sakonagoa behar dutenak (bereziki, udan). Baina aurre egitea ez da zaila, izan ere, pikortxoen agerpen hori kanpoko kontuengatik gertatzen denez (jakina, akne kronikoa bada edo hormona-kontuengatik agertzen bada, dermatologo batengana jo beharko duzu), kasu gehienetan honako arazo hauek saiheztu daitezke. Nahikoa da gure larruazalaren motarako eta une honetan dituen beharretarako produktu egokiak aukeratzea, garbiketa-errutina zorrotzagoa egitea eta gure ohiturak kontrolatzea.
Nola aurre egin akneari udan: aholku batzuk
Oliorik gabeko kremak
SPF 50 duten eguzki-babeseko kremak ezinbestekoak dira udan (urte osoan dira ezinbestekoak, baina garrantzia hartzen dute garai honetan, jasaten dugun zuzeneko esposizioagatik). Hala ere, gure azala UV izpietatik babesten duten produktu horiek, gehienetan, dentsoegiak eta koipetsuegiak dira azal askorentzat.
Erabili BB cream
Urtean zehar, makillajea da gure aliaturik onena, eta beti aurkitzen dugu gure produktu gogokoena, larru mota guztietara
eta haien beharretara egokitutako makillaje-oinarriak baitaude. Hala ere, udan, gure azalak tonu bat gehiago hartzen du
eguzki-esposizioari esker, eta horrek makillajea hain beharrezkoa ez izatea eragiten du.
Aurpegiko garbiketa
Urtean zehar oso garrantsitzua bada ere, udan bere garrantzia biderkatu egiten da. Hain zuzen ere, gure larruazalean transpirazioa areagotzea, gure aurpegian geratzen diren krema gehiegikeriak, hondartzetako eta igerilekuetako zikinkeria kentzeko, garbiketa askoz zorrotzagoa izan behar da. Udan, komeni da gel garbitzaile bat erabiltzea.
Elikadura zaintzea
Topikoa badirudi ere, elikadura da gure azalaren itxuran eragin handiena duen faktoreetako bat, eta ohitura osasungarriak izatea ezinbestekoa da aurpegi eta gorputz osasuntsu eta argia izateko. Uda (batez ere oporrak) gure janari-ordutegiak eta gehiegikeriak (alkohola, tabakoa, plater prozesatuak…) alde batera uzten ditugun garaia denez, kontuan hartu behar ditugu gure azalaren egoerak benetan kezkatzen bagaitu. Ezer gutxirako balio du gure beharretara egokitzen diren krema eta produktuetan inbertitzeak, gure dermisean pikorrak eta gehiegizko seboa agertzea eragiten duten substantzia eta elikagai kaltegarriak etengabe irensten ari bagara.
Ilea kanpora
Kasualitatea al da uda iristearekin batera denok ilea zeharo moztu behar izatea? Tenperaturek gora egitearen ondorioz, bero
handia bizi eta aste gutxira, freskoago egoteko modua bilatzen dugu, uda eroso eta kezkarik gabe igarotzeko. Ez du esan nahi melena estra luzeak bateraezinak direnik tenperatura altuekin, beti baitago ile motaren eta norberaren larruazal motaren
arabera. Baina egia da kopeta-ileak aurpegiarekin igurztean eta bestelako orrazkerek gehiegizko koipea (kopetan eta T eremuan bereziki) edo pikortxoak agertzea eragin dezaketela.
Hormona-arrazoiengatik, estresagatik edo aurpegiko produktu egokiak aukeratzen ez jakiteagatik, aknea zure azalera itzul daiteke. Horrek agerian uzten du pikorrak eta inperfekzioak agertzea ez dela nerabeen kontua bakarrik. Arazoak bere horretan jarraitzen badu, komeni da dermatologo batengana
jotzea, egoera modu pertsonalizatuan tratatzeko eta produkturik onenak eskaintzeko, pikorrak prebenitzeko eta ezabatzeko edo aknearen markak aurpegitik kentzen laguntzeko.