Udako oporrak Donejakue bidea egitea gero eta zabalduagoa dago gazteen artean. Santiagon bi ibilbide
alternatibo daude, bere distira guztiaz gozatu ahal izateko: lehenengoa, harresien arteko ibilbidea (Santiagoko ondare historiko monumentala, katedralaren inguruak eta Obradoiro plaza ospetsua); eta harresiz kanpoko ibilbidea (hiri zaharraren inguruko parkeak, komentuak, monasterioak… ikusteko primerakoa). Santiagoko elementu arkitektonikoak direla-eta, hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 1985ean. Zalantzarik gabe, Obradoiro plaza Santiagoko gune monumentala da. Bere izenak katedralaren atzealdean zegoen hargin-tailerrari egiten dio erreferentzia. Erdian, Donejakue bide guztietako 0 kilometroa dago. Inguratzen duten eraikinak hainbat arkitektura estiloren erakusgarri dira, 700 urte baino gehiagotan eraikitakoak: Errege Katolikoen Ostatua, San Xerome Ikastetxea eta Raxoi Jauregia. Santiagoko Katedrala Donejakue Bideko erromesaldiaren helmuga bezala ezagutzen da, eta Santiago apostoluaren gorpuzkinak omen daude bertan. Katedrala 1075ean hasi zen eraikitzen, eta 1211n amaitu.
Gurutze latindar formako oinplanoa du, hiru nabekoa, eta deanbulatorioa du. Eraikuntzan, fatxadetan eta barrualdean hainbat estilo erabili ziren: erromanikoa, gotikoa eta barrokoa. Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten 1896an. Katedralaren mendebaldeko fatxadan eskultura erromanikoaren obra mugarria dago, “Gloriaren arkupea”, Mateo maisuak egina, estilo erromanikoan. Platerien plaza Katedralaren hegoaldean dago. Fatxada horretako osagarri deigarrienetako bat Erlojuaren Dorrea da, 70 metro baino gehiagoko garaiera duena. Harresiz kanpoko ibilbidean, Alameda parkea dago, 85 mila metro karratu baino gehiago dituena. Santiagoko pasealekuetako eta aisialdiko erreferentzia-punturik garrantzitsuena da. Kokapen pribilegiatua du, eta Katedralaren mendebaldeko fatxadaren ikuspegi bikaina dauka. Bertakoek eta turistek gehien bisitatzen duten parkeetako bat Galeras parkea da, Sarela ibaiaren ertzen bideari jarraitzen diona.
Galeras zelai handi bat da, eta, batez ere, paseatzeko da oso egokia. Parke horretatik abiatuta, 40 bat minutuko ibilbidea eginez, Pedroso mendiaren gailurreraino iritsi daiteke, hiriko edozein tokitatik paisaia erreferentzia saihestezina. Lasaitasunaz gozatzeko beste leku bat Karmen eta Santa Klara komentuak dira. Lehenengo eraikina XVIII. mendearen bigarren erdian eraiki zen. Parean, Santa Klara komentua dago, Compostelako arkitektura barroko tipikoaren adibide nabarmena.
Gastronomia
Zalantzarik gabe, jatekoen artean ezagunena olagarroa galiziar erara da. Olagarro egosiarekin egiten da, zati txikietan moztuta eta gatzarekin, olioarekin eta piperrautsarekin prestatua. Lakoia greloekin (lakoia, greloak eta patatak, txorizo eta guzti), edo Galiziako enpanada, (osagai ezberdinekin beteak, hala nola atuna, haragia, zorza, zamburiñak, olagarroa…). Ardoa da Galiziako gastronomiaren beste erakargarritasun handienetako bat, Ribeiro edo Rías Baixas bezalako jatorri deiturekin. Bertako gozoen artean, Santiago tarta, almendraz egina.