Nork ez du egun osoa eguzkipean etzanda igaro nahi? Edo, hobeto esanda, nori ez zaio gustatzen
hondartza idiliko batean bainu on batez gozatzea? Igerilekuek eta hondartzek ematen dituzten abantailez gozatzeko urteko garaia iritsi da. Tenperatura altuko sasoitik onik ateratzea ez da estiloa galtzearen sinonimo.
Uda datorkigu eta urtero osagarri berdinak ikusten ditugu hondartzan. Zeintzuk dira onenak eta ausartenak? It girlek biral bihurtzen dituztenak herrietako azoka txikietako lastozko kapelak edo artisau-poltsak dira. Osagarriak funtsezkoak dira, eta, normalean, hondartza-poltsak edo estanpatu tropikaleko pareoren bat aukeratu behar dugu. Zapiak oinarrizko osagarriak dira. Gainera, must have osagarri bihurtzen diren kapelak. Non eros ditzakegu? Zer famatuk janzten dituzte osagarri horiek? Nola jantzi?
Dulceida edo Lovely Pepa influencerrek funtsezko osagarriak dituzte. Adi haien lookei hondartzan igaroko dituzun egunetarako osagarririk onenak janzteko. Koloredun eskuoihalak, koltxonetak, betaurreko bereziak, lastozko kapelak… Zer aukeratuko duzu? Guk funtsezko osagarri asko ditugu gure hondartza looketarako. Beraz, ondo atondu irten aurretik eta ahalik eta gehien gozatu.
Joera: Hondartzan, zapiak eta bucket txanoak ezin dira falta
Emakumeak:
Hondartza edo igerilekura joateko ezin dena falta zapia da. Zapi bat duenak altxor bat dauka. Udarako
zein negurako balio du, oinarrizko osagarria da. Osagarri gutxi dira zapiak bezain moldakorrak, eta
buruan jantzi ditzakezu, top moduan, gerrian lotuta edo beste osagarri batzuk apaintzeko ere egokiak izango dira. Zapiak ilerako irtenbide ezin hobea dira bainatu aurretik eta ondoren, eguzkitik babesten zaituzte eta estiloa ematen dute. Gehiagorik behar, ala? Dena dela, zapiak gustuko ez badituzu, txapelak alternatiba izan daitezke eguzkitik babesteko. Horiekin batera ezin dira tul prakak falta. Badira hainbat jantzi hondartzetako janzkeren osagarri ezin hobeak direnak, une jakin batean bainujantzia edo bikinia estaltzeko ez ezik, ukitu formalagoa emateko ere balio dutenak, lokal batera bazkaltzera joateko edo txosna batean zerbait hartzeko behar dena, esaterako. Hondartzako kaftanak udan beti izaten dira protagonista, baina gero eta gehiagok aukeratzen dituzte beste hainbat aukera: alkandora luzeak, topak, gonak edo galtzak.
Gizonak:
Gizonezkoan kasuan, ezinbestekoa bihurtu dena arrantzaleen estiloa da. Bucket txanoak, arrantzalekapelak bezala ere ezagunak, 90-00 hamarkadatik itzuli dira udaberri eta udako protagonista bihurtzeko. Moda horrek Rauw Alejandro edo Bad Bunny bezalako tipo ospetsuak liluratu ditu, udako jantzien artean sartzeko zalantzarik gabe. Honekin batera, hondartzako egunaz osorik gozatu ahal izateko, ezinbestekoa poltsa iragazgaitza da, mugikorra eta diru-zorroa babesteko. Irtenbide funtzional eta erosoa da mugikorra, zorroa edo giltzak uretatik edo hondarretik babesteko. Kalitate handiko PVCzko materialez egindako bi poltsa, uretan arazorik gabe sartzeko aproposak. Gerriko poltsak hiru
koloretan daude eskuragarri, uhal doigarriz hornituta, eta sakelakoa gordeta dagoen bitartean pantaila erabiltzeko aukera emateko daude eginak. Azkenik, egun osoa hondartzan pasatzen duenetarikoa bazara, hozkailu-motxila behar duzu. Izan ere, barruko poltsa isotermikoari esker, elikagaiak tenperatura egokian mantentzen dira.