Euskara ikasteko erraztasun gehiago izateko helburuarekin, HABEk Ingura sortu du, ariketa eta
jolasen bidez euskara ikasteko Interneteko gunea. Hasteko, argi izan behar dugu zer den Ingura. Ikasirakasteko ingurune digitala da; ez da ikastaro bilduma, ezta ikasmaterialaren biltegia ere. Moodle
plataforman garatuko da, eta, bertan, doako eta matrikulapeko ikastaroak egongo dira. Ingura erabiltzeko, beharrezkoa izango da erregistratzea, eta edozein gailutatik ikasi ahal izango da.
Ingurak espazio informalak ere baditu, irakasleak bertan egon gabe. Horietan, ikasteaz gain, parte-hartzaileek euskaraz hitz egin ahal izango dute, webgunearen bidez, interesatzen zaizkien beste gai
batzuei buruz.
Jokin Azkue HABEko zuzendariak eta Eskarne Lopetegi proiektuaren arduradun teknikoak orain arte online ikaskuntzarako plataforman egindako urratsak aurkeztu dituzte. HABEko zuzendariak proiektuaren garrantzia azpimarratu du, eta helburua urte honen amaierarako A1 eta A2 mailako
materiala eta 2025-2026 ikasturterako C1 mailakoa prest izatea dela adierazi du.
Bestalde, INGURA proiektuaren arduradunak proiektuaren egungo egoera eta funtzionamendu orokorra aurkeztu ditu: atari nagusia, izen-ematea, hautagaiak eta ikasleak, baita A1 mailako ikastaroa ere (itxura eta antolaketa, unitate didaktikoen hezurdura, jarduerak, bideoak…).