Ikasiko den karrera aukeratzea oso erabaki garrantzitsua da, eta bizitza osoan izango du eragina. Erabaki hori hartzeko, egin nahi den graduan sartzeko eskatzen den gutxieneko nota gradu horretara sartzea baldintzatzen duen faktore erabakigarria da, zalantzarik gabe. Unibertsitatean onartutako ikasleen notarik baxuena da, hau da, ikasketa jakin batzuk egitera onartu duten azken pertsonaren nota. Beraz, nota hori desberdina da urtero, eta aldatu egiten da unibertsitate eta probintzia bakoitzaren arabera.
Datorren ikasturterako, 2023- 2024, Nekazaritza Ingeniaritza gradua da nota baxuena duen ingeniaritzetako bat (5). Gutxieneko nota baxua izan arren, ingeniaritzako gradu horrek enplegagarritasun handia du gaur egungo merkatuan, sektorean behar diren ingeniarien eskaera handia eta arlo horretako espezialisten eskaintza urria direla eta.
Adituen arabera, egin beharreko ikasketa gisa Nekazaritza Ingeniaritza ez aukeratzearen arrazoi nagusietako bat da ez dakigula zer ezagutza eskuratzen diren eta zer aplikazio erreal duen lan egiteko orduan.
Lan-aukera sorta zabala
Arlo horretan prestakuntza gutxi dagoenez, titulazio hori behar duten zereginetan aritzen diren profesional gutxi daude, eta, beraz, lan-eskaintza beti da altua. Horrela, ingeniaritza hau inork ikasi nahi ez duen karrera gisa planteatzen da, baina sartzea errazagoa da eta ikasketak amai- tutakoan lana ziurtatuko dizu.
Ingeniaritza agronomoa ingeniariek abeltzaintzaren, nekazaritzaren eta teknologiaren industrietan lantzen duten diziplina da. Horregatik, nekazaritzako ingeniariak nekazaritza- ustiategia kudeatzeaz, abeltzaintzako teknikak hobetzeko eta berritzeko teknologia berriak erabiltzeaz, eta industria horien ingurumen-inpaktua aztertzeaz arduratzen dira.
Ingeniari horiek, hainbat alor biltzen dituen diziplina batean lan egiten dutenez, hainbat esparrutan lan egin dezakete. Horrek diziplina anitzeko profesional bihurtzen ditu, esperientzia handia dute beren lan-eremuan, eta funtsezkoak dira nekazaritza- eta abeltzaintza-industria sustatzeko eta hazteko.