“Osasun mentaleko arazo gehiago detektatzen ditugu”

Goyo Armañanzas Ros psikiatra, taldeko analista eta psikodramatista da. GO zuzentzen du, psikodramako eta talde-prozesuetako prestakuntza-programak dituzten taldeak.

Gero eta azkarrago joan nahi duen eta gazteen prestakuntzarekiko oso zorrotza den gizartean bizi gara. Hala ere, gero eta gazte gehiagok dituzte osasun mentaleko arazoak. Zuk, arlo honetan 30 urte baino gehiagoko esperientzia izanda, nola ikusten duzu errealitate hori? Gaurko gazteok gure gurasoak edo aitona-amonak baino dohakabeagoak al gara?

Ez da erraza galdera horri erantzutea. Osasun mentaleko arazo gehiago detektatzen ditugu, baina kontuan izan behar da psikiatriako prestakuntza hasi nuenean osasun mentaleko arazoak ez zirela kontzeptualizatzen. Lote horretan, buruko gaixotasunen ageriko arazoak bakarrik sartzen ziren, eta arazo horiek kudeaketa sozialeko arazoak edo ezintasun handiak sortzen zituzten. Gainerako guztia ez zen existitzen, ezta aipatzen ere. Ez zegoen kezken, sufrimendu emozionalen komunikaziorik. Ez genuen orain dugun hizkuntzaren aberastasunik inportanteenaz hitz egiteko.

Orduan ez zegoen hitzik dolu mota ezberdinei buruz hitz egiteko, trauma osteko estresa, oporren osteko sindromea, etab. Duela berrogei urte arreta psikologikoaren eskaria aberatsen guti- ziatzat ere ikusten zuten orduko psikiatra askok. Nolabait ere, ona da gazteek beren sufrimendurako ahotsa izatea. Bestalde, litekeena da gazteriak lan gehiago egin behar izatea, bidea hain markatuta ez duelako (familiaren gizarte-sarea murriztea, laneko eta ekonomiako ziurgabetasuna). Baina hori da askatasunaren trukean ordaintzen den prezioa ere. Ez dut uste gazteak dohakabeagoak zaretenik. Baliabideak dituzue barnetik hazteko eta guk inoiz imajinatu ezin genuen gozamenaz disfrutatzeko.

Asko hitz egin da Covid-19ak ezarritako konfinamenduek eta murrizketek gazteengan izan duten eraginaz. Zure ustez, zein izan da benetako eragin hori? Gainditu al dugu zulo hori, ala arrastaka daramatzagu ondorioak?

Zein izan da eragina? Hori da COVIDetik erantzuten saiatzen ari naizen galdera. Gazteak askoz gehiago joaten dira kontsultara pandemiaz geroztik. Baina pandemiaren aurretik zituzten arazo emozional antzekoengatik joaten dira.

Ordutik laguntza eskatzea onargarriagoa egin delako egiten dute? Etorkizuna beltzago ikusten dutelako? Ez dezagun ahaztu pandemiak eszenatoki bat jarri digula aurrean. Horrek hondamendi ekologikoa ekarri du. Gazteak betiko arazo emozionalengatik etortzen dira kontsultara, baina faktore horiek lagungarriak dira, medi magaletik behera bultzatzen dute bola. Gainera, familia zabalaren egitura, babestu eta babesten duena, desegiten ari da. Babestu eta ito ere egiten du, jakina.

Familiako gurasoen kasuan, zein dira gazteen artean krisi emozionalen bat (antsietatea, depresioa, izua, etab.) izan dezaketela ohartarazten duten lehen zantzuak?

Jokabide-aldaketa bortitza adierazgarria da. Sozializaziorik eza garrantzitsua da, eta horri aurre egiten saiatu behar dugu. Gurasoen arazo nagusia da agian ez dela erraza izaten seme-alabekin hitz egitea eta galdetzea.

Lehen aipatutako egoeretako bat bizitzen ari diren gazteen kasuan, zer estrategia izan ditzakegu pairatzen ari garen egoerari aurre egiteko, dela pandemian zehar, dela ondoren?

Hitz egin. Esaiozu norbaiti, zure lagunei. Nire belaunaldian hori pentsaezina zen. Gaur egun oso desberdina da, eta ez da arraroa gazteek beren ondoeza partekatzea. Hori da lehen “terapia naturala”: entzuten eta zaintzen zaituztela sentitzea, ez dizutela munstro bati bezala begiratzen, besteei ere gertatzen zaiela. Nahikoa ez bada, gurasoei laguntza eska dakieke, edota laguntza psikologikora jo. Terapiara heldutan joaten diren pertsona asko nerabezaroan terapia urria jaso zuten. Lehen, psikiatrek eta psikologoek ez zuten sinesten beren lana eraginkorra zenik, eta entzutea besterik ez zelakoan zeuden.

“Ez dut uste gazteak dohakabeagoak zaretenik”

Nola lagun diezaiokegu arestian aipatutako kasuetako batean dagoen norbaiti?

Laguntzeko prest egon behar da, pasa gabe. Pertsonarengan pentsatu, bere ongizatea axola zaigula erakutsi. Agian zailena gertatzen zaiona ezin dugula konpondu onartzea da, eta berak eman behar dituela urratsak.

Gaur egun, gero eta ohikoagoa da osasun mentalari buruz hitz egitea, bai gazteen artean, bai sare sozialetan. Psikologoarengana joatea modan dagoela uste duzu?

Uste dut onargarria dela psikologoarengana joatea. Inor ez doa modaz edo kapritxoz. Ez dut behin ere ikusi nire urte guztietan.

Historia ahaztea errepikatzera kondenatzea da. Zer irakatsi digu memoria historikoak? Garrantzitsua al da gaur egungo gazteek ikasgeletan kontzeptu hori irakastea, herrialdearen ondare historikoari lotuta?

Aurreko belaunaldietan gure familietan gertatu eta bizi izan zenaren ondorio gara, nahiz eta horretaz jabetu ez. Gerra Zibilaren inpaktuak aztarna emozionala utzi du gure familien zati handi batean. Gaur egun, ondorio emozionalak ikusten ditugu. Antzeko eragina utzi du ETAren gaiak familia askotan.

Nola gorde daiteke memoria historikoa eta zer garrantzi du gaur egungo eta etorkizuneko herri bat eraikitzeko?

Hasteko, haien eraginaren jakitun izaten. Hori baino lehen: despolitizatzen. Borroka politikoan erabiltzeari utziz. Bestela, giza sufrimendua, heriotzak, saltzea da. Gainera, garrantzia kentzen dio. Gaiztaraztu egiten du. Ondoren, zabaltzen. Isiltasun konspirazioa hautsiz.

Egungo egoerarekin: langabezia-tasa handiak, etorkizun hurbilaren aurreko ziurgabetasuna, baikor eta zoriontsu izan al daiteke?

Zoriontsu izan zaitezke, noski. Askotan kanpoko elementuei egozten diegu gure zoritxarraren erantzukizuna, barneko gauzekin zerikusia duena. Gerra batean jaio zirenen bilobak edo birbilobak gara, ez al ziren zoriontsuak izan? Ezin izan zuten beren bizitza garatu? Gaur dugun zerumugaren zati txiki bat besterik ez dute izan.

1 Comment

  1. […] Posted at 08:21h in Actualidad, Adolescentes, Sociedad by Goyo Por Goyo Armañanzas LEER ENTREVISTA […]

Comments are closed.