Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ‘Zeramika: Artea eta Funtzioa’ Masterra egin duten bederatzi ikaslek Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan zabaldu den ‘Hiru karratu’ baterako erakusketarekin amaituko dute euren prestakuntza ibilbidea, amaiera bikaina emanez ikasturte akademikoari. Aitana Rodríguez, Urkia Sánchez, Pep Boadas, Annick Laruelle, Jeanette Dinelli, Ana Tejada, Paula de Luisa, Ander Martínez eta Renzo Boggio dira artistak.
Erakusten diren lanetan ikusten denez, artista bakoitzak «oso bide pertsonal desberdina hasi edo jarraitu du, beti ere bere lehentasunak, trebetasunak eta kezkak kontuan hartuta», Paula de Luisak eta Annick Laruellek diotenez. «Ikus daitezkeen piezek, oro har, aniztasun harmoniatsua dakarte, zehaztasuna eta berezkotasuna bereiziz batez ere; gordina eta egosia; kontzeptua eta forma, edo diseinua eta eskultura». Eskuen bidez moldeatutako piezak dira, aretoan espazio desberdinak hartzen dituzte eta «begiratzen ez dakienaren begiradan jartzen dute fokua», eta «ikuslearen mugak gurutzatzeko eta transgrezioa aktibatzeko esperientzia aktiba dezake», José María Herrera masterreko arduradunak gogoratzen duen bezala. Hainbat material eraldatu dituzte, besteak beste, burdina, buztina, pasta industrialak, kristala edo hormigoia.
‘Hiru karratu’ erakusketa irailaren 1era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado Amezaga kalea 6, beheko solairuan), 8.00etatik 20.00etara, astelehenetik ostiralera. Sarrera librea da.