Hizkuntza batek normalizaziorantz pausoak eman ditzan, garrantzitsua da literaturak, musikak, irratiak, telebistak, antzerkiak eta zinemak hizkuntza horretako produktuen aldeko apustua egitea. Eta hor sartzen dira telebista-plataformak ere, izan ere, telebista-ohitura berriek erakusten dutenez, horien eragina izugarria da.
Ildo horretan, azken aldian, Netflixek euskal hizkuntzara bikoiztutako marrazki telesailak estreinatu ditu, hala nola ‘Super4rak’, lau neska gazteren abenturak kontatzen dituena; ‘Sonic Prime’n bigarren denboraldia, plataforma ezagunean ikus daitekeena; ‘Nimona’, ND Stevensonen eleberri grafikoan oinarritutako filma…
Era berean, Movistar+ plataforman eduki batzuk orain euskarazko azpidatziekin ikus daitezke, besteak beste, ‘Nostalgia’ eta ‘El gran Maurice’. Eta Prime Videok ‘NireErrua (CulpaMía)’ estreinatu zuen duela bi hilabete, ‘Mavka: The Forest Song’, ‘Good Omens’ seriearen bigarren denboraldia eta ‘The Wheel of Time’n lehena euskarazko azpidatziekin eskaintzen ditu eta, une honetan, ‘Hondamendi Zoragarria (Beautiful Disaster)’ filma estreinatu berri du.
Pantailetan euskararen presentzia biderkatzea bilatzen duen Pantailak Euskaraz herri ekimenak maitasun istorio dibertigarri hau plataformak bikoiztu duen hamaikagarren filma dela nabarmendu du.
Eta zertaz doa film hau? ‘Hondamendi Zoragarria’k Abby Abernathy 18 urteko neskaren istorioa kontatzen du. Abby Abernathy hiri berri batera joan da bere iragan ilunetik ihes egitera. Eastern Unibertsitatean sartu eta Travis Maddox ezagutuko du, borroka klandestinoetan bizimodua ateratzen duen mutil ederra.
Maddox bad boy bat da zentzu guztietan, eta ikasle berria konkistatzea bilatzen du, hark dakartzan trauma guztiak jakin gabe. Abbyk Travisek bera maitemintzeko egiten dituen saiakerak saihesten ditu, baina, apustu baten ondoren, dena aldatzen da