Maren Bilbon jaio zen 2002ko azaroan, eta 11 urte zituela hasi zen lehenengo abestiak idazten. 14 urterekin “Alguien Sin Vergüenza” lehen EPa aurkeztu zuen, Bartzelonako 48 Volts estudioan grabatua, John Caballés ekoizle kataluniarrarekin batera. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiak nahasten zituen EPa.
Heldua dirudizu, nortasunarekin eta ñabardura askorekin. Badakigu zure abestien ekoizpenean ere eskua sartzen duzula, beraz argi duzu nora jo nahi duzun, ezta? Letretan ahalegin berezia egiten duzula ere nabaritzen da.
Bai, argi izan dut beti. Batzutan zalantza sentitu dut noski, baina musika sorkuntza ikaragarri gustatzen zait. Abestiak idaztea, soinua topatzea eta kontzertuetan zure lanaren eragina ikustea izugarria da. Nire burua abestietan islatzen dut beti, musika komunikabiderik politena da.
Maitasunezko eta desamodiozko letretara ohituta gaude. Nola planteatzen dituzu arazo sozialak abestiak osatzen dituzunean?
Egia esan, ez ditut maitasunezko abestirik idazten. Nire arazo, ideia edo kezkak partekatzen ditut letretan. Gai bakoitzerako momentua topatzea da nire ustez garrantzitsuena. Abestiaren soinuak eragin handia dauka abesti horien forman. Garrantzi gehiago eman edo kendu ahal diozu musikaren arabera.
Zertan eta norengan oinarritzen zara zure sorkuntza-prozesuan? Nola egiten duzu?
Egunerokotasuenan, ironian, broman eta egian, noski. Haibat erreferente desberdin izan ditut beti, baina sorkuntzan berez ez dut askorik pentsatzen. Inkontzientearen esku dago askotan abestien jatorria, eta gero nire esku horren itzulpena.

Zutaz esan dute «gure herrialdean sortzen ari den ahots garrantzitsuenetako bat» dela. Sortzen ari dela uste da oraindik?
Oso gazte kaleratu nituen nire lehenengo lanak, hamalau urte nituen. Orain hogei urte bete ditudala oraindik promesa edo horrelako etiketak jartzen dizkidate. Agian gazteegia omen naiz proiektua sendoa dela esateko. Pena bat da, aurreiritzi arrunta. Gazteok egiten dugunari balioa kentzen.
Hain gaztea izanik, ez da oso iragazkorra egungo musika-joeretara. Ez duzu inoiz entzuten reguetoia?
Ez hahaha. Ez dut reguetoikik entzuten. Badakit ez dela ohikoa, baina ez da esfortzu bat nire partez. Musika mota ugari izanik, nik beste batzuk aukeratzen ditut.
“Nire ametsa suhiltzailea edo futbolaria izatea zen”
Zure musika popa da, kutsu elektroniko, psikodeliko eta abarrekin nahastua. Asko edaten duzu 60ko eta 70eko hamarkadetatik?
Asko. Garai horietako erreferente nahiko ditut. Nire helburua, nire modura moldatzea izan da. Psikodeliarekin jolasten ibili gara azken hilabeteetan. Zoratu gabe, noski jajaja.
Zein dira zure erreferenteak zentzu horretan?
Françoise Hardy, Beatles, Patti Smith…
Abeslaria izan aurretik, zure bokazioak ez zuen zerikusirik arte munduarekin…
Nire ametsa suhiltzailea edo futbolaria izatea zen bai hahaha. Baina abestiak idaztera jolasten nuen txikitatik, beraz azkenean hau aukeratu nuen.
Nolakoa zen iraganeko Maren eta nolakoa da orain orainaldiko Maren?
Antzekoa. Galduta sentitzen naizenean horretan pentsatzen dut. Ilea moztu nuen duela hilabete batzuk eta Maren txikia burura ekartzen zidan irudi berri horrek. Maren nagusiak, Maren txikiaren ametsak betetzen saiatzen ari den laguna da.
Zer da zuretzat musikaren onena? Eta txarrena?
Musikari esker bizi izan ditudan hainbeste gauza ezin izango nituzke inoiz bizi hau nire lana izango ez ba zen. Hori da onena, munduak daukan zati bat disfrutatzeko aukera. Txarrena ziurgabetasuna da, inoiz ez dakizu nola izango den ezer.
Bi ezaugarrik definitzen zaituzte: naturaltasunak eta nortasunak. Konfiantza irabazi duzu?
Bada, bai, eta, gainera, lehen lotsa handiagoa ematen zidala uste dut (oso lotsatia naiz), baina azkenaldian gehiago sinetsi dut pertsonaia, eta oso ondo pasatzen dut.
Musika familiatik datorkizu?
Bai, nire familian oso kantariak gara denok. Nire ama musika irakaslea da, eta nire birraitonak 13 urte zituenetik egiten zuen lan meategian, eta nire familian geratu diren abestiak idazten eta abesten zituen. Oso istorio polita da euskal abesti herrikoi bat dagoela, Katalintxu, nire tatarabuela Catalinari idatzi ziotena, bere herriko ederrena izateagatik. Nik euskaraz egin nuen EPan grabatu nuen, Begixek, eta bertsio psikodelikoa egin nuen, baina oso minimalista, nana bat balitz bezala, nik gogoratzen dudan bezala.