ZAINTZAREN HARIAK
Pandemiak sozialki birdefinitu gaitu guztiak, eta bereziki adinekoak. Adineko gehienek zaintza gehiago eskaintzen dute (beren familian, maila komunitarioan eta abar luzean) sistema publikoari eskatzen diotena baino. Zaintza erdigunean jartzeko aldarria feminismoari zor zaio (hori ere bai). Ez da harrigarria, zaintza-lanen ardura emakumeen bizkar gainean baitago nagusiki, eta mendez mende iraun duen desberdintasunaren hezurdura osatzen du horrek, dela esfera pribatuan, dela publikoan. Baina egileak ez dio bizkar eman, aitortzen du feminismoaren ekarpena, eta handik edaten jarraitzera gonbidatzen gaitu gizarte-zerbitzu publikoen berrantolaketa eskatzearekin batera.
EGARRIA
Ganaduaren marruek iratzarri dute Galo goizaldean. Etxe-aurrean piztu den suteak aztoratu du ganadua. Sutean aitxe hil dela ikusi du Galok. Jakin gura du sutearena istripua izan den ala hil egin duten aitxe. Aitxek bestelako ardurak hartzen zituen, apustuak-eta tarteko. Hil egin badute, jakin gura du zorretan zegoelako hil duten ala mendekua hartu behar duen. Egunetan dago sargori. Asteak dira euririk egiten ez duela. Erreketan eta iturrietan ia ez dator urik. Orain, mendeku-egarria piztu zaio. Beharbada mendekua hartu beharko die aitxeren hiltzaileei, halakorik egon bada. Baina sumintzen duen mendekua aitxeri hartu gurako ziokeena da. Gaur ere hego haizea dabil, eta ezer egin gabe ateratzen da izerdia. Gero eta gogorragoa da sikatea