Mugikorretarako bideo-jokoak

PAYDAY: CRIME WAR

Jokalari anitzeko jokoa da, eta bi taldeek, poliziek eta lapurrek, elkarri aurre egin beharko diote eta guztiz kontrako helburuak betetzen saiatu beharko dira. Lapurrek segurtasun-kutxak lehertu beharko dituzte, eta poliziek kosta ahala kosta eragotzi beharko dute hori.
Jokalariek hainbat pertsonaia aukeratu ahal izango dituzte, poliziak zein lapurrak. Dozenaka maskara, jantzi, arma eta osagarri desblokeatzeko aukera ematen du. Zenbat eta partida gehiago irabazi, orduan eta kutxa gotor gehiago desblokeatuko dira, eta eduki esklusibo gehiago lortuko da. Beraz, zein profil aukeratuko duzu, lapurra edo polizia?

COIN MASTER

Estrategiaren eta ausaren arteko jolas dibertigarria da; txanpon-makina batean jolastean datza, irabaziak lortzeko, hiri oparoa eraikitzeko eta inguruko bikingorik indar­tsuena bihurtzeko helburuarekin. Batzuetan, hiri boteretsu eta oparo bat eraikitzeko erabiliko dituzun txanponak irabaziko dituzu; beste batzuetan, arerioen herrixken aurkako erasoak egiteko irabaziko dituzu, eta horiek erabiliz are aberatsago bihur zintezke. Txanpon-makinek tirada kopuru mugatua dute; beraz, hatzak gurutzatu, zorteak zure atea jo dezan inguruko bikingorik aberatsena izateko.

TERRARIA

Bi dimentsioko jokoa da, non jokalariek ausazko mundu amaiezin bat esploratu ahal izango duten eta bidean aurkitzen diren pertsonaiekin elkarreragin. Jolasa minetatik tresnak eta armak sortzeko era guztietako materialak ateratzean datza, hala nola: pikotxak, palak, ezpatak, armadurak, horiekin bidaian aurkituko ditugun hirurogeita hamar munstro mota ezberdinen aurka borrokatzeko. Gainera, meategietatik ateratako materialekin, etxeak edo dorreak bezalako egiturak eraiki ahal izango ditugu, munstroen eta beste elementu ba­tzuen aurkako guduetan babesteko eta atseden hartzeko.