Musika jaialdietarako look arrakastatsuak

Udarako atzerako kontaketa egiten ari gara, eta gure agendan markatutako aisialdiko eta kulturako hitzorduak eta planak izugarri ugaltzen dira sasoiak aurrera egin ahala. Izan ere, ezin zoriontsuago egiten gaituzte udako jarduerek, hala nola lagunekin edo familiarekin egindako bidaiek, barbakoa dibertigarriek eta norberaren edo besteren etxeetan egindako pool partyek, terrazetako jaiek, eta, jakina, aire zabaleko musikak. Musika-jaialdiak dira horren ikonorik adierazgarriena.

Gogoa dugulako, musika entzuteko irrikan gaudelako, gure talde gogokoenen akordeak aditzeko eta lanean edo sukaldean aritzen garen bitartean etxean jarri ohi ditugun doinuekin zuzenean bibratzeko. Hori dela eta, ziur gaude denboraldiko kartelik erakargarrienak kaskoan gordeko dituzula, uda honetan zein jaialdi edo jaialditan agertuko zaren ikusteko.

Txartetak bukatu baino lehen garaiz harrapatzeaz gain, garraioa, akanpalekua edo ostatua planifikatu behar dira, eta, hori bezain garrantzitsua, maleta/jaialdietako motxila, batez ere planak egun bat baino gehiago iraungo badu eta hainbat talde edo artista ikusi nahi badituzu, hainbat emanalditan. Ba al dakizu zer jaialdi-look behar dituzun kontzertuetan dan­tzatzeko eta dena emateko?

Emakumeak

Influencerrek azken joerak aukeratzen dituzte jaialdietara joateko eta estilo aholku edo tip txikiak ematen dizkigute, rock, tecno edo indie kolpez. Batzuetan, formula berritzaileen bidez, zaila izaten da huts egitea; beste batzuetan, estilo-trikimailu txikien bidez, jai-giroko outfit itzelak sortuko dituzte, street style-ko edozein etxeren modukoak. Baina, gogoratu, look-a erosoa izan behar da, dantza egin, salto egin, emanaldien artean lurrean eseri eta eszenatokiz aldatzea tokatzen denean alde batetik bestera korrika egin ahal izateko. Krotxeta udaberriko joera biraletako bat da, eta Coachellan argi eta garbi ikusi da. Efektu gehien duen formuletako bat krotxet jantziena da; lila bezalako modako tonuan eta lore-brodatuekin bada, efektu kolpea handiagoa da. Krotxeta ehun moldakorra da, eta ez du egokitzeko arazorik; era guztietako jantziekin erabili eta konbina daiteke. Marka askok aukeratu dute estilo hori eta beren gustuetara egokitu dute. Hippie eta vintage esentziarekin, artisau ehun hauek pil-pilean daude modan gaur egun, eta moda etxe askok horren aldeko apustua.

Gizonezkoak

Puntuzko kamisetak eta mahuka gabekoak dira gizonentzat modan egongo direnak uda honetan. Jaialdi batera joan nahi izanez gero, koloretsua izatea izango da lookari gainerako puntuak gehituko dizkiona. Eta outfitaren erabateko protagonista izango denez, eraman ezazu kolore neutroko praka labur erlaxatuekin. Beti ere kontuan izan, erosoak izan behar direla, kontsertuetan disfrutatu ahal izateko. Honekin batera zure maletan ezin da falta puntuzko txalekoak. Izan ere, hau da zure armairuan uda honetan falta ezin den jantzia. Jakina, puntuzko txaleko arin batez ari gara, arratsalde-gaueko looketan eraman dezakezuna edo tenperatura beroak ez diren lekuren batean uda pasatzen baduzu. Badira iaz argi ikusi eta bat eskuratu zutenak, eta zu horietako bat ez bazara, denboraldi honetan beste aukera bat duzu (ez duzu berriro geroko utzi behar). Puntuzko txalekoa orain arte gizonezkoentzat batik bat oharkabean pasatu den jantzi klasiko horietako bat izan da. Baina goiak beheratu egin dira. Denboraldi honetan indartsu itzuli den funtsezko pieza bihurtu da.