Aprobetxatu zure uda modu produktiboan

Atzean geratu da goizean jaikitzea, lanak entregatzeko epea, eta azterketek sortutako estresa. Orain, erlaxatzeko, lasai egotekoeta udaz gozatzeko unea heldu da; gau amaigabeez, jaiez, bidaiez eta gure oroimenean grabatuta geratuko diren une ahaztezinez gozatzeko unea. Uda oporren sinonimo izan ohi da, eta, beraz, astialdiarena, baina une ezin hobea ere izan daiteke gauza produktiboak egiteko eta modu
emankorrean aprobetxatzeko, baita datorkigun oporraldia ikasteko, bidaiatzeko, proiektu berriak hasteko, lan egiteko eta askoz gehiago egiteko ere.

Bidaiatu eta gozatu une oro
Zalantzarik gabe, oporrak leku berriak, kultura berriak eta jende berria ezagutzeko une ezin hobea dira. Oporrek aukera paregabea ematen digute beste eskualde batzuetara bidaiatzeko, baita gugandik oso gertu dauden baina inoiz bisitatu ez ditugun lekuak ezagutzeko ere. Bidaia aprobetxatzeko eta bidaiaz gozatzeko, gure bizitza modernoan ohikoak diren bi akats saihestu behar dira: esperientziak pilatzea; hau da, egunei etekina ateratzeko ahaleginean, askotan, ahal baino gauza gehiago ikusi nahi izaten ditugu,
eta leku batetik bestera korrika joaten gara, momentua gozatzeko denbora hartu gabe. Une bakoitzari bere denbora eman behar zaio, eta bertako kulturaz blaitu. Bigarren akatsa sare sozialekiko mendekotasuna da. Gaur egun, badirudi jende askorentzat garrantzitsuagoa dela Instagramen argazki polit bat partekatzea denbora errealean, mundu guztiak jakin dezan non zauden, uneaz eta inguruneaz benetan gozatzea baino.

Abian jarri proiektu bat
Buruan dituzu urtean zehar nahi eta asti faltagatik martxan jartzen ez dituzun aldatzeko asmo horiek? Udako oporrak une aproposa dira aspalditik bueltaka duzun proiektu horrekin serio jartzeko, eta orain une egokia da egia bihurtzen hasteko. Pertsona bakoitzak asmo batzuk ditu, eta oporraldia aprobetxatzea ideia bikaina da buruan duzun negozio horrekin hasteko.

Uda aprobetxatzeko egin ditzakegun gauzak

LIBURUAK IRAKURRI: Liburuak irakurtzea ez da denbora-pasa hutsa: irakurtzeak gure irudimena eta sormena suspertzen ditu, gure ulermen-gaitasuna hobetzen du, gure hiztegia zabaldu eta indartzen du eta, gainera, ezagutza berriak eskuratzen ditugu. Gainera, gure ikasketekin zerikusia duten liburuak irakurtzen baditugu, gure prestakuntza sendotzen dugu.

ZURE LAGUNEKIN EGOTEKO GARAIA DA: Denbora luzeagoz egon nahiko genukeen pertsona horiekin
elkartzeko unea iritsi da. Gure ikasketak edota agenda estua direla eta, urte osoan zehar merezi duten arreta eskaintzerik ez badugu, egoera horri buelta emateko sasoian gaude. Zure bikotekidearekin edo erakartzen zaituen pertsona horrekin afaltzera irteteak, lagunekin gelditzeak eta beraiekin jarduerak egiteak plan bikainak izan daitezke oporraldi hauetara. Eta lagun berriak edo beste pertsona batzuk
ezagutu nahi badituzu, uda une aproposa izan daiteke.

HIZKUNTZAK IKASTEA ETA EUSKARA HOBETZEA: Udan hizkuntzak ikasteko edo dakigunean sakontzeko ikastaro ugari antolatzen dira. Egokiena atzerrian egonaldia egitea da, hizkuntza bat ondo ikasteko aukerarik eraginkorrena baita. Baina garestiegia izan daitekeenez, agian akademia batera joatearekin moldatu beharko gara. Euskara ere hobetu nahi badugu, zergatik ez hurbildu euskaltegira eta izena eman udako ikastaro batean?

NEGURAKO PILAK KARGATU:GOZATU AIRE ZABALEAN
Aire zabalean eta naturarekin kontaktuan egotea oso beharrezkoak dira gure osasun fisiko eta psikikorako, baita eguzkiak ematen digun D bitamina jasotzea ere. Honela, datorren ikasturtea sasoian hasi nahi badugu, ahal dugun guztia aire zabalean egoteko unea da.