Sagastigutik inoiz gozatu gabeko jaialdia hartuko du uztailaren lehen egunean. Sagi-Sagas Fest da, kultura, natura eta dibertsioa uztartzen dituen Arrano Kulturaren ekimena.
Larunbat osoa hartuko duen egitaraua antolatu da. Goizean, bi ibilaldi egingo dira Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik; bata 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat eta bestea helduentzat. Horrela, Sagastiguti sakon ezagutuko dugu. Bi ibilaldiak 11: 00etan hasiko dira, sarrera nagusitik, eta aldez aurretik izena eman behar da arranoingurumena@hotmail.com helbidean. Ibilaldiak amaitutakoan, indarrak eta energia janari eta edari apur batekin berrituko dira.
Arratsaldean, Sagastigutiko biztanleekin naturan izeneko antzezlana eta tailerra izango dira. 16: 00etan izango da, Sagastigutiko biltegian. Ondoren, parte-hartzaile gazteenek uretako jolasez gozatzeko aukera izango dute.
Gainera, 17: 00etatik aurrera, musikak Beasaingo parkeko espazio guztiak hartuko ditu. Bost kontzertu izango dira: Maddi, Starblues, Gilda eta DJ Expuela.
Jaialdiaren helburua, besteak beste, agenda kulturala herriko hainbat gunetara eramatea da.