Ekomartxa bizikletaldia Bizkaian ibiliko da uztailaren 28tik 30ra bitartean. Ekologistak Martxanek bultzatutako ekimena Valladoliden hasiko da uztailaren 15ean eta Barakaldon amaituko da hilaren 30ean. XIII. edizioa dugu hauxe, mugikortasun iraunkor eta sozialago baten alde egitea bilatzen duena, eta bide batez esperientziak partekatuz eta lurraldean finkatutako borroka ekologistak eta sozialak aditzera emanez. Hala, aurreko urteotan proiektu honek izan duen arrakasta ikaragarria berriro bizi nahi izan du euskal talde ekologistak.
Hori dela medio, Gaztela eta Leon, Kantabria hegoaldea eta Bizkaia gurutzatuko dituzte, orotara 15 egun iraungo duen txirrindularitza ibilbide baten bidez. Bizikleta eraginkorra, osasungarria eta iraunkorra dela mahaigaineratzea bilatuko dute. Ekologistak Martxanek nabarmendu duenez, Euskal Herrian arreta berezia jarriko dute, etorkizun hurbil batean mugikortasun aktiboak protagonismo handiagoa bat izatea erronkatzat hartuta.
680 kilometroko bizikleta ibilbidean barrena gaitasunen bat duten pertsonen trebetasunak eman nahi dituzte ezagutzera, non parte hartzaileetako bakoitzak hauexek ezagutzera emateko aukera izango duen, hala nola, abesteko, dantzatzeko, instrumenturen bat jotzeko, poemak kantatzeko, malabareak egiteko antzerkigintzan aritzeko edota txisteak eta ipuin kontaketak egiteko aukera izango dutelarik.
Ekologistak Martxanetik gogorarazi nahi dute, martxa seguru bat nahi dutela eta, beraz, ez dutela ingongo errespetu faltarik onartuko, ezta eraso matxistarik, arrazistarik, homofoborik edo bestelako erasorik ere. Hitz gutxitan, oporrak igarotzeko modu desberdina dugu hauxe, bizikleta bat besterik ez duena eskatzen, umore on pixka bat, ondo pasatzeko gogoa eta begiak eta belarriak zabalik edukitzea, ibilbidean barrena ezagutzen dutenaren inguruan ikasteko asmoz.
Aipatu bezala, uztailaren 28an sartuko dira Bizkaian, Balmasedan, hain zuzen ere. Egun honetan, Balmaseda eta Muskiz gurutzatu, eta Barakaldo igaroko dituzte, 40 kilometroko ibilbide batean barrena. Hurrengo egunean, berriz, Barakaldotik Bilbora eta buelta egingo dute, 30 kilometro inguru, alegia.
Bertan apuntatu nahi dutenek honako esteka honetan eman beharko dute izena, hemen. Izen-emate kuota ezberdinak daude; kuota arrunta, egun 1etik 3ra doana eta 60 euro prezioa aurkezten duena, 4 egunetik 7ra, 120koa dena, eta 8 egunetik 15era, 150 eurokoa. Era berean, Ekologistak Martxan taldeko bazkideentzako kuota: 1 eta 3 egun bitartean, 50 eurokoa izango da, 4 eta 7 egun bitartean, 100ekoa, 8 eta 15 egun bitartean, 125ekoa. Era berean, 12 urtetik beherakoak, doan bertaratu ahal izango dira.
Iturria: El correo