Udako musika jaialdietako makillaje fantastikoak eta liluragarriak

Azken urteotan, uda hitza entzuten dugunean, askotan musika jaialdiekin erlazionatzen dugu. Musika jaialdiak betidanik egon dira gure artean, izan ere, aro modernoko lehen musika jaialdia 1897an izan zela uste da, Dublinen. Irlandako musika tradizionaleko ekitaldi herrikoia, gaur egun oraindik ere egiten jarraitzen dena. Hala ere, azken urteotan izugarrizko booma izan dute.

Gazte askok jaialdiz jaialdi pasatzen dute uda, hala nola, Bilbao BBK Live, Arenal Sound, Viña Rock, Azkena Rock, Tomorrowland, San San jaialdia… baina askotan musika taldeak baino, gazteen artean edo bertara gerturatzen direnen artean, oso garrantzitsu bilakatu dira ekitaldietara joateko makilajeak eta janzkerak. Horren adibide argia da Coachella jaialdia. Coachella Valleyko Musika eta Arteen Jaialdia ospakizun handi bat da, apirilean Kalifornian, Coloradoko basamortuko Coachella Haranean egiten dena. Bertara gerturatzen direnek garrantzi handia ematen diote janzkerari, izan ere, denen ahotan egoten dira bertara gerturatzen direnen itxura eta janzkera. Interneten horri buruzko milaka bideo eta iritzi ikusi ahal ditugu, oso janzkera dibertigarriak eta liluragarriak ikusi ahal izan direlako.

Betile-maskara

Makillajeak kolore ukitu bat merezi du; aurten modan dagoen produktu bat koloretako betile-maskarak dira. Morea, urdina edo berdea dira uda honetan jaialdietan erakuts ditzakezun makillaje proposamenetako batzuk. Zure begirada izango da protagonista, zure begien kolorea nabarmentzeko.

Betileen beheko lerroa

Zure begirada markatzeko ideiekin jarraituko dugu, jaialdietara joateko makillatzen zarenean. Ahaztu zure begien goiko aldeko betiko marra. Moda hau zure begien beheko lerroa nabarmentzean datza, alderantzizko delineatzaile efektu bat sortzeko, edo, besterik gabe, zure makillajeari beste ukitu bat emateko, non arreta beheko betileetan jarriko den.

Harritxoak

Hamaika aukera daude eta makillajea zuk erabakitzen duzun bezain sormenezkoa eta berezia izan daiteke. Kristalak erabil ditzakezu begietan diseinuak sortzeko, aurpegian ere itsats ditzakezu, oreztak balira bezala, eta, zergatik ez, festetako argiekin distira egiten duten begietako marra sor dezakezu.

Prest egon distira egiteko, sasoi honetan ikusiko ditugun moda gehienek distira handia, purpurina eta kolore biziak agertzen dituztelako, zalantzarik gabe. Utziozu hegan egiten zure alderik festazaleenari, makillaje koloretsu edo distiratsu batekin, ezin hobea izango baita. Oraingoan kontua ez da naturaltasunaren aldeko apustua egitea, zure begietan kolore-ukituak edo izarrak, kristalak, pegatina distiratsuak eta halako aplikeak jar ditzakezu. Egiozu kasu zure irudimenari.

COLORFUL HYPE MAKILAJEA

Begi-itzalak

Begi-itzal gogokoenen konbinazioa aukeratu, bright & bold bi tonuren arteko kontraste oso cool bat egiteko. Adibidez, Studio Look-en Summer Bronze Itzal Paleta Pertsonalizagarriaren tonu doratu bizi bat, tonu laranja batekin konbina daitezke eta katu-begi efektua delikatu batekin markoztatzen dute.

Detaile txikiak egin

Detaileak funtsezkoak dira, eta are gehiago horrelako look bereziekin. Makillaje distiratsu honi ukitu bereziago bat emateko, bihotz txiki batez nabarmendu zuen begirada. Gel delineatzaile distiratsu batekin egin ahal izango duzue, bai beltzez bai beste edozein kolorez margoztuz! Bekainen artean marraztu, edo masailezurren gainetik. Honek look Cyzone-rekin identifikatuko ditu.

Bekainak ez ahaztu

Makillaje honetan ezin ditugu alde batera utzi bekainak, kontuan hartuta, gainera, azken urteotan bekainek hartu duten garrantzia. Izan ere, bekainek makillajea asko alda dezakete. Ondo zehaztutako bekainak aukera paregabe bat dira make up honetarako, begirada are gehiago nabarmenduko baitu. Wow Brow Bekainen Delineatzailea aukera on bat izan liteke.

Ezpainak

Azkenik, itxi makillaje hau Labial Mate Studio Look batekin, Pink Nude tonuan. Gogoratu begiradari protagonismo osoa eman diogula; beraz, onena da ezpainetako tonu neutroaren alde egitea.

Dewy efektua

Dewy efektua duen larruazala jaialdi batean eguneko makillajea egiteko aukerarik onena da. Oso fresko eta berez eder agertuko da. Sekretua da larruazala ondo hidratatzea makillajearen aurretik, argitasuna eta gorritasuna emateko.