Gaur egun, munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hirietan bizi da, eta horietatik % 15 desgaitasuna duten pertsonak dira. Desgaitasuna duten pertsonen eta adinekoen erakundeak guztiontzako hiri bizigarriak aldarrikatzeko antola-tzen dira, baita haientzat ere. Populazioak azkar hazten eta zahartzen diren heinean, fun-tsezkoa da hirigintza-plan eta politikek adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen eskubide eta premiei erantzutea. Helburua da arriskuei heltzea, gero eta desberdintasun handiagoak prebenitzea eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan ezarritako betebeharrak betetzen direla bermatzea.
Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren helburua da desgaitasunen bat duten pertsona guztien giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztien gozamen osoa eta berdintasun-baldintzetan izatea sustatzea, babestea eta bermatzea, eta per-tsona horiei datxekien duintasunaren errespetua sustatzea.
Desgaitasunen bat duten pertsonak modu independentean bizi daitezen eta bizitzaren alderdi guztietan bete-betean parte har dezaten, estatuek neurri egokiak hartu behar dituzte per-tsona desgaituek, gainerakoen baldintza berberetan, ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak –informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak barne– eta jendearentzat irekita dauden edo erabilera publikokoak diren beste zerbitzu eta instalazio batzuk –hiriguneetan zein landa-eremuetan– eskura izan ditzaten.
Nolakoak dira hiri irisgarriak?
Irisgarritasuna eskubidea eta aurretiazko baldintza da desgaitasuna duten pertsonek eta adinekoek beren komunitateetako bizitzan parte har dezaten. Azken batean, irisgarritasuna giza eskubidea da. Hirien irisgarritasun-maila aztertzerakoan, hainbat markatzaile daude. Adibidez, Europako Batzordeak Access City Award saria ematen du 2010az geroztik, kontinente zaharreko hirien ahalegin inklusiboak saritzen dituena.
Sari horrek honako ekintza-arlo hauek hartzen ditu kontuan: Ingurune eraikia eta espazio publikoa, Garraioa eta horri lotutako azpiegiturak, Informazioa eta komunikazioa –teknologia berriak barne– (IKT), eta Instalazio publikoak eta zerbi-tzuak. Ávilak (Espainia), Salzburgok (Austria), Berlinek (Alemania) eta Göteborgek (Suedia) Access City Award saria jaso dute azken bost urteetan. Halaber, garrantzitsua da adieraztea hiri bat ez dela irisgarri bihurtzen egiturak pertsona guztiei egokitzeagatik soilik. Gizarteratzea ere funtsezkoa da bertako biztanleei baldintza berberak eskaintzeko orduan. Adibidez, desgaitasuna duen pertsona batek lanpostu bat lortzeko duen erraztasuna edo azkartasuna eta lanpostu horri eusteko aukera ere aztertzen dira. Bestalde, oztopo arkitektonikoak kentzeaz gain, garrantzitsua da baldintza klimatologikoak behatzea: ez da gauza bera gurpil-aulkian joatea zoladura lehor, busti edo elurtuan