Berdindu! Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak finantzatutako zerbitzu publikoa da, eta Anitz Federazioak kudeatzen du; Errespetuz, Aldarte, Gehitu eta Guztiok erakundeek osatzen dute. Zerbi-tzua 2022tik dago aktibo, eta informazioa eta orientazioa ematen die LGTBI+ pertsonei eta haien familiei, bai eta zenbait eremutako profesionalei ere, hala nola hezkuntza-eremukoei.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu duen moduan, Berdindu! zerbitzuak LGTBI+ per-tsonenganako bereizkeria- eta indarkeria-egoeren prebentzioan eta arretan egiten du lan. “Azpimarratu behar da Berdindu! zerbi-tzuak egiten duen lan nabarmena, LGTBI+ pertsonenganako bereizkeria- eta eraso-kasuen prebentzioari eta haiei heltzeko moduari dagokienez. Zerbitzuaren ahalegina funtsezkoa da giro inklusiboagoa eta errespetuskoagoa ziurtatzeko, non pertsona oro, haren genero-identitatea edo sexu-orientazioa edozein dela ere, beldurrik eta bereizkeriarik gabe bizi baitaiteke”, esan du.
Azken urteotan berdintasunaren eta aniztasunaren arloan izan diren aurrerapenak gorabehera, oraindik zenbait erronka daude LGTBI+ pertsonenganako bereizkeriaren eta indarkeriaren aurkako borrokan. Era berean, arreta-zerbitzuak sendotzearen eta EAEko gizartean inklusioa eta bizikidetza sustatzearen alde egin du.
Bestetik, Hezkuntza-eremuan, Berdindu! Eskolak-ek egiten duen lana nabarmentzen da; ekimen hori eskola-elkarteak aniztasun afektibo-sexualari eta genero-aniztasunari dagokienez Lehen eta Bigarren Hezkuntzan dauden erronka eta desafioei heltzeko beharrari erantzuteko sortu da. Berdindu! Eskolak ekimenaren bidez, irakasle, ikasle eta haien familiei orientazioa eta aholkularitza eman nahi zaie sexu- edo/eta genero-aniztasunaren kudeaketan, LGTBIfobiaren kasuak daudenean edo ikasle transen bat prozesu pertsonalean dagoenean. Azken batean, hezkuntza-ingurune inklusiboa eta ekitatiboa sustatu nahi du, pertsona guztien errealitateak eta beharrak kontuan hartzen dituena.
Berdinduren egoitzak
Duela ia bi hamarkadatik, LGTBI+ erakundeek Berdinduren lana beren lokaletan egiten zuten. Baina herritarrengandik hurbilago egoteko, Berdindu zerbitzuaren beraren lokaletara mugitzea erabaki da; astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, goizez eta arratsaldez. Berdinduk Donostian, Mikeletes kaleko 20. zenbakian egingo du lan presentziala, eta telefono bidez, berriz, 943.216551 zenbakian. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua, Vitoria-Gasteizen, Ramiro de Maeztu kaleko 3. zenbakian egongo da, eta 945.029079 telefono-zenbakian. Eta Bilbon, Ramón y Cajal kaleko 2. zenbakian egongo da, eta 946.453322 telefono-zenbakian du.
“Gure lana funtsezkoa da, LGTBI+ pertsonei eta haien familiei laguntza eta orientazioa emateko, besteak beste: lesbiana bikote bati ama izateko egin behar dituzten izapideen berri ematea, aitek eta amek seme-alabekin dituzten zalantzak argitzea, etab.”, esan du Sarai Montes Berdindu! zerbitzuak Bilbon duen bulegoko arduradunak.