Gogoeta eta hausnarketa gune bihurtuko dira UEUren Udako Ikastaroak

UEUren 51. Udako Ikastaroak hilabete bat iraungo dute, ekainaren 12tik uztailaren 12ra eta Euskal Herriko txoko askotara iritsiko dira: Eibar, Baiona, Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Errenteria, Tolosa eta Usurbil. Gainera, ahalik eta jende gehiagok parte har dezan, 10 euro balioko dute matrikula guztiek. Hemen apunta zaitezke.

Iazkoaren haritik, hamazazpi jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala definitu dituzte UEUko arduradunek. Hona hemen informazio guztia.

about:blank

Aitor Bengoetxea, UEUko zuzendariaren esanetan, «hasieran hitzaldi irekiak ziren, ondoren jakintza-alor espezifikoak, barnetegi moduan, laburragoak eta aditu eta profesionalei begirakoak azken urteetan eta iazko urteurrenaren hariari jarraiki, hausnarketa eta gogoetarako gune dira orain. Besteak beste, hori baita funtzioetako bat: Euskal Herriarentzat garrantzitsuak diren gai eta eztabaidentzat gune akademiko euskaldun bat eskaintzea gure gizartea aberatsagoa izatea laguntzeko asmoz».

Irati Iciar, UEUren Udako Ikastaroen arduradunak azaldu duenez, «gure antolatzaileak adituak eta arituak dira proposatzen dituzten gaietan eta horiek mimatzen saiatzen gara. Udakoak arnasgune akademikoa dira bertara hurbiltzen direnentzat eta baita euskaldunen topagunea ere. Gainera, lankidetzan oinarritzen dira, eta hainbat eragilerekin batera antolatu ditugu aurten: Kontseilua, BadaLab, Jakin, Aldee, Gezki…».

Iturria: El correo