STEAM Sarek 44 jarduera zientifiko-teknologiko eskainiko ditu hurrengo ikasturtean

Firts Lego League Euskadi eta Elhuyar Zientzia Azoka ekimenetan parte hartu, edo teknika forentseen bidez polizia zientifikoak planteatutako fikziozko krimenak ebazteko erronka egin… Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatutako ikastetxeen eta eragile sozioekonomikoen STEAM Sare katalogoak ikasleei zuzendutako 44 jarduera zientifiko-teknologiko eskainiko ditu datorren ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hala, sareak jarduera katalogo zabala eskainiko du ehun bat ikastetxe, Lanbide Heziketako zentro, enpresa, unibertsitate eta teknologia eta ikerketa zentroen elkarlanari esker.

Horrela, Euskadiko Bigaren Hezkuntzako ikastetxeek STEM espezialitateetako lanbide profilen erakargarritasuna eta askotariko aukerak erakutsi ahal izango dizkiete ikasleei, euskaraz nahiz gaztelaniaz, hiru lurralde historikoetan garatuko diren 44 ekimenen bitartez.

about:blank

Katalogoak barne hartzen ditu iraupen laburreko jarduerak (ikastetxeek planteatutako premietatik sortuak) eta programa luzeagoak (zenbait astetako edo hilabetetako iraupena dutenak), erakunde laguntzaileek sustatutakoak. Horiekin batera, jardunbide egokien tailerrak egingo dira.

Horrela, iraupen laburreko jardueretan, ikasleak lanbide orientaziorako saioetara joan ahal izango dira, eta, korronte alternoko sorgailu bat edo gitarra elektriko bat muntatzen ikasteko, pentsamendu konputazionala garatzeko edo eraikin adimendunen sekretuak ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste.

Programa luzeagoetan, aldiz, ikasleei aukera emango zaie, lehen aipatu bezala, Elhuyar Zientzia Azoka edo Firts Lego League Euskadi ekimenetan parte hartzeko, edo teknika forentseen bidez polizia zientifikoak planteatutako fikziozko krimenak ebazteko erronka egiteko, besteak beste. Bestalde, tailerretan, ikastetxeek STEAM jardunbide egokien kasuak erakutsiko dizkiete irakasleei.

STEAM Sare katalogoko ekimenetan parte hartzeko interesa duten EAEko DBHko eta Batxilergoko ikastetxeek maiatzaren 31 baino lehen bete behar dute aurretiko izena emateko eskaera. Ikasturte berrirako jardueren katalogo osoa eta aurretiko izena emateko inprimakia hemen daude eskuragarri.

Iturria: El correo