Lords of the Fallen

Android eta iOS sistema eragileetarako aplikazioa da.

A. GOIKOETXEA /2019-11-25/ RPG abenturak telefono mugikorretara ere egin du jauzia. Horren adibide, Lords of the Fallen dugu, Android eta iOS sistemetan baitago. Noski, bideo-kontsolak eta sakelakoak hain plataforma ezberdinak direnez gero, aldaketak egin behar izan dituzte telefonoetara egokitzeko. Alabaina, askotan ez dute asmatu aldaketa horietan. Hori da, hain zuzen ere, bideo-joko honen ezaugarri nagusia, hau da, RPG motako bideo-jokoen lehenengo hurbilketa dela, baina, oraindik, bidea duela egiteko.