Zinegoak jaialdiak aniztasuna goraipatu du aurtengo kartelean

Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ekainaren 26tik uztailaren 3ra egingo dute, ekainaren 28arekin bat, LGTBIQ+ aldarrikapenen data esanguratsuenetako batean.

Hilabete baino apur bat gehiago gelditzen dela, zuzendaritza taldeak jaialdiaren kartel ofiziala aurkeztu du gaur.

Estela Osorio bilbotar diseinatzaile grafikoak sortu du kartela: “Ez dugu irudian agertzen den materiala zehaztu nahi izan, sentsazio ezberdinak sortu nahi genituelako. Baina, aldi berean, Zinegoaken 20. urteurrenari keinu bat egitea ere bilatu dugu, ehundura krematsu eta arrosa erabiliz, ospakizunaren ideiarekin ere lotuko gaituena”.

Jaialdiaren 20. urteurrenaren kariaz, Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendari artistikoak adierazi du “kulturaren bidez sexu, identitate eta genero aniztasunari buruz eztabaidatzeko, salatzeko eta hausnartzeko foroa” izaten jarraitu nahi dutela.

Iturria: eitb