Emakume zinemagileen filmak ikusi ahal izango dira Bilboko Azkuna Zentroan

Kultura Communication, Desarrollo KCD GGKE eta Klaketa Arabek emakumeek egindako Zinema Karabanaren hamabigarren edizioa antolatu dute, gaur hasi eta ostiralera bitarte. Sei film estreinatuko dira Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinemetan, bi dokumental eta fikziozko lau lan. Gainera,  apirilean Bilbon egindako emakumeentzako partaidetzako bideo-lantegian parte hartu zuten ikasleek beren lana erakutsiko dute Karabanaren lehen egunean.

Nazioarteko film-sorta honen bidez, hainbat errealitate eta istorio jasoko dituzte ikus-entzuleek: palestinar herriari ematean ez zaion laguntza munduari erreklamatzeko Gazatik ihes egitea erabakiko duen Tamar emakume gaztearen historia; gerrak ez direla inoiz guztiz amaitzen erakutsiko duen bikotea; Dominikar Errepublikako bikote maiteminduak elkarrizketatzea erabaki eta beren harremana zalantzan jartzea eragingo duten kontraesanak aurkituko dituzten Natalia eta Oriol zinemagileak; garbitzaileek Frantzian duten lan-egoera erakutsiko duen Karine; eta 60ko hamarkadako Indonesiako landa-eremuan bizi den eta adin ertaineko krisian dagoen Nana emakumea.

Hauek izango dira emanaldiak: gaur, hilak 22, emakumeentzako bideo-tailer partizipatiboan egindako No mires bideoa eta Marta Porto Diz, Alba Cantero, Carlota Mojica, eta Débora Vargasen Los que no sienten dokumentala, eta Jumana Mannaren Foragers dokumentala; bihar, hilak 23, Teona Strugar Mitevskaren The happiest man in the world fikziozko pelikula; asteazkenean, maiatzaren 24an, Natalia Cabralen A film about couples fikziozko filma; ostegunean, hilak 25, Sylvie Gautierren A bright woman; eta ostiralean, hilak 26, Kamila Andiniren Nana

Emanaldiak 17:00etan, 19:20an eta 21:30ean izango dira. Gainera, hainbat emakume zuzendari Bilbon izango dira, beren lanak zuzenean aurkezteko. Sarrerak hemen eros daitezke.

Programa