Lau bertso saio Santutxun, Udaberriko Bertso Saioak-en baitan

Lau bertso saio eskainiko dituzte Santutxun, Udaberriko Bertso Saioak ekimenaren baitan. Hitzorduok maiatzaren 27an (larunbata), ekainaren 3an (larunbata), 8an (osteguna), eta 17an (larunbata) izango dira. Egitasmo hauxe Santutxuko Bertso Eskolak antolatzen du, Bilboko Udalarekin elkarlanean. Proiektu honek Bizkaiko hiriburuan euskal kultura bultzatzea du erronkatzat, euskaltzaleen topaleku bihurtzearekin batera. Aurten, gainera nobedade gisa ohiko bertso-poteoa berreskuratuko dute Karmelo plazaren inguruan.

Programa honen barnean bertsolari gazte nahiz beteranoak batuko dira Santutxun, orotara 14 bertsolarik parte-hartuko dutelarik, 7 emakumezkok eta 7 gizonek. Hauexek Euskal Herriko probintzia ezberdinetatik iritsitakoak izango dira, horien artean 2022ko Txapelketa Nagusiko azken edizioko 8 finalistak, baita Euskal Herriko probintzietako txapelketa ia guztietako azken irabazleak ere.

about:blank

Maiatzaren 27an abiatuko da hauxe, eguerdiko ordu batean Santutxuko Karmelo Plazan puntako lau bertsolari izango baitira aurrez aurre oholtza gainean: Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi. Era berean, ekainaren 3an ordu eta leku berean, Alaia Martin, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi nor baino nor ariko dira.

Hilaren 8an, aldiz, osteguna arratsaldeko 19.30ean hasita Santutxutik bertso poteoa izango da Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolarien eskutik. Hauxe Karmelo kalean hasiko da, Landaburu baserrian eta Ricardo Bastida plaza eta Arsuaga kalean bitartean amaituko.

Azkenik, ekainaren 17ko saioak itxiko ditu aurtengo Udaberriko Bertso Saioak. Izan ere, eguerdiko ordu batetik aurrera Santutxuko Karmelo Plazan euskal bertsolaritza panoraman urte askoan aritutako lau bertsolariz gozatu ahal izango dute bertsozaleek, Maialen Lujanbioz, Aitor Mendiluzez, Uxue Alberdiz eta Onintza Enbeitaz, hain zuzen ere.

Iturria: EL CORREO