Spotify euskaraz erabil dezakezu dagoeneko

Zein ona den gure abesti gustukoenak Spotifyren bidez entzutea eta kanta berriak aurkitzea plataforma digitalaren hautaketa automatiko bikainei esker. Bada, hainbat gailutan milioika abesti streaming bidez entzuteko aukera ematen digun aplikazio ospetsuak euskara eta beste hamaika hizkuntza gehitu berri ditu erabiltzaile-hizkuntza gisa.

Suediako konpainia 27 hizkuntzatan jaio zen, eta 36 hizkuntza berri sartu zituen 2021ean. Esan bezala, astelehen honetan 11 gehitu ditu, eta jakinarazi du bere asmoa dela «gure esperientzia gure erabiltzaileek hitz egiten dituzten hizkuntzetan eskuragarri izatea bermatzea, non dauden kontuan hartu gabe».

Bere arduradunek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, hedapen horrek «are esperientzia pertsonalagoa ekarriko du gure erabiltzaileentzat. Eta zenbat eta pertsona gehiagok erabili Spotify, eta zenbat eta tokiko hizkuntza gehiago izan gure plataforman, orduan eta konexio gehiago sustatu ahal izango ditugu sortzaileen eta entzuleen artean».

Jakinarazi dutenez, euskara eta galiziera ez ezik, hizkuntza eta dialekto berriak ere badira: Argentinako gaztelania, Mexikoko gaztelania, txinera tradizionala, Egiptoko arabiera, Saudi Arabiako arabiera, Marokoko arabiera, bosniera, Erresuma Batuko ingelesa eta mazedoniera.

Iturria: El correo