Need for Speed Heat

PC, PS4 eta Xbox One plataformetarako eskuragarri dago.

A. GOIKOETXEA /2019-11-25/ Bideo-joko ohikoenetarikoa dugu Need for Speed: Heat atala kaleratu dute aurten, eta, aurrekoetan bezala, abiadura kontrolpean edukitzea da erronka nagusia. Kontrolik gabeko abiadurak ez duela ezertarako balio jabetuko zara Need for Speed: Heat bideo- jokoan jolastean. Atal honek eskaintza berriak ere egiten
ditu, baina, egia esan, ez diote gainbalio handirik ematen. Bideo- joko honek duen hutsegite larriena da bere sustraiei uko egin eta joera berriak jorratzera ekin diola.