Star Wars Jedi Fallen Order

PS4 eta Xbox One erabilgarria da.

A. GOIKOETXEA /2019-11-25/ Electronic Arts etxeak garatzen duen Star Wars sagaren lehenengo atala da hau. Rol abentura honetan, pertsonaien azalean sartu ahal izango zara, laser ezpata ospetsua esku artean hartu, eta arerioen aurka borrokatu. Oraingoan, aukeratutako pertsonaiak amnesia du; horregatik, pixkanaka pista bereziak aurkituko dituzu, pertsonaia ezagutzeko eta bere iraganaren berri izateko. Gainera, ezin dugu ahaztu zein den joko mota hauen helburu nagusia: mundua salbatzea. Beraz, hartu agintea eta ekin lanari!