LIBURUAK

GARI ETA GOROLDIOZKO

Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zeha­tzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen a­tzean, denborak begi er­tzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka

LIZTOR MUTANTEAK

“Hemendik hurbil, liztor mutanteen arraza berri bat hazten ari da”. Horiek badira izan zerbaiten abisu —mehatxu, akaso—, eta, haien asots gogaikarria nola, aitortu gabeko fantasiak eta zama diren bizi puskak gainetik astindu nahian ari dira hamar kontakizun hauetako protagonistak. Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; ohatzeko epeltasun ezagunaren ifrentzuaz jabetzea. Ziztadak, den-denak. Hartutako erabakiei eta, batik