I LOVE HUE
Kolorez eta pertzepzioz betetako mundu baterako bidaia lasaigarria da. Koloretako teselez osatutako mosaikoak berrantolatzen ditu, espektro perfektuak osatzeko. Joko hau puzzle-jokoez gozatzen duten jokalarientzat eta ikusmen-lasaitasuneko uneak behar dituen edonorentzat sortu da. I love Hue diseinuaren testuinguruan ikusmena lantzeko modu bat ere bada, burmuinari kolorearen pixel bakoitza leku egokian jartzen irakatsiz eta sekuentzia kromatikoa ulertzera behartuz. Joko honek 300 zailtasun-maila ditu, eta jokalariak proposatzen dizkion puzzleak ebaztea lortzen duen heinean maila igo egiten da.
TEMPLE RUN
Ekintza-joko horretan, bidean aurkitzen ditugun oztopo guztiak –zuloak lurrean, edo suzko tranpak, besteak beste– saihestu beharko ditugu, ahalik eta txanpon gehien biltzen dugun bitartean. Hori garrantzitsua da, txanponekin hobekuntza ugari erosi ahal izango baititugu gure pertsonaiarentzat, hala nola magiak edo trebetasun bereziak. Temple Run interaktiboa da: atzamarra pantailatik irristatu gure pertsonaiak izkinak birarazteko, Android gailua alde batetik bestera makurtu eskuinera edo ezkerrera korrika egin dezan, gora irristatu salto egin dezan, beherantz egin lurrean irristatu dadin.
X CONSTRUCTION
Logika- eta zehaztasun-joko dibertigarria da. Helburua altzairuzko zubiak eraikitzea da, trenek mendiak eta amildegiak modu seguruan zeharkatu ahal izateko. Jokalaria benetako ingeniaria da, eta altzairuzko zubiak eraiki beharko ditu helburua lortzeko, pieza eta erreminta kopuru mugatuarekin. Pieza bakoitza nola kokatu, zer tresna erabili eta zubia nola diseinatu izango dira erabiltzaileak bere eginkizuna amaitu ahal izateko kontuan hartu beharko dituen premisetako batzuk. Goiko mailek buruhausteak ekarriko dizkigute, adituentzat bakarrik.