Wistiki, konektatu objektuak mugikorrera eta aurkitu erraz

Giltzak, diru-zorroa edo betaurrekoak non jarri ditugun ahaztea gizakiaren ohiko ezaugarria da. Hilean bi ordu ematen ditugu, batez beste, etxean gure gauzak bilatzen, eta horrek antsietate- eta haserre-egoerara garamatza, batez ere presa dugunean eta denbora galdu ezin dugunean.


Wistiki eta zehaztutako objektuaren arteko konexio horri esker (giltza batzuk, diru-zorroa) mugikorraren app-a erabiliz lokalizatuta eduki ahal izango dugu beti. Jakina, aplikazioan erregistratutako GPS koordenatuak Wistiki eta gure mugikorra bluetooth bidez konektatuta zeudenean jasotako azkenak dira, hau da, «ikusi zenuen azken aldia».


Dimentsioei dagokienez, 8 gramo eta 5 mm-ko lodiera du, eta haren karkasa aluminioz egina dago; beraz, ezin hobea da giltzatako modura erabiltzeko edo zorroaren barruan eramateko. Wistikik teknologiako azken berrikuntzak erabiltzen ditu; Low Energy Bluetooth 4.0, esaterako. 50 metroko gailuaren ekintza-tartea nahiko zabala da eremu irekietan, nahiz eta hormen eragina jasan dezakeen. Bateriaren iraupena bi urte ingurukoa da.


Gadget honek objektua zaintzen duen «uhal birtuala» aktibatzeko aukera ematen dizu. Funtzio horren oinarria da mugikorrari bibrazio baten bidez jakinaraztea noiz urruntzen den Wistiki gailua zure Smartphonearen segurtasun-perimetrotik, eta, horrela, atzean uztea eta galtzea saihesten da.
Gailu honek alderantzizko eragiketa egiteko aukera ere ematen du, hau da, objektua gure Wistikira lotuta daukagu eta ez dugu telefono mugikorra aurkitzen; kasu hori gertatzen bada, gure Wistikiko botoia zapaldu dezakegu eta gure mugikorra jotzen hasiko da; beraz, errazago kokatu ahal izango dugu. Wistiki Frantzian egina dago, eta iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen App mugikor batera konektatzen da (doan eta harpiderik gabe). Wistikik hiru aldaera ditu: Wistiki ahà animalientzat, gailua lepokoari lotuta beti lokalizatuta egongo da. Wistiki voilà, giltza eta objektuetarako, hala nola poltsetarako, betaurrekoetarako…, eta Wistiki hoplà, kreditu-txartel baten tamainarekin.

Salneurria:
Oinarrizkoa: 39,90 €
(wistiki.com)