Emakumezkoen Munduko Kopa

FIFA Australia-Zeelanda Berria 2023ko Emakumezkoen Munduko Kopa FIFAk antolatutako Emakumezkoen Munduko Futbol Koparen bederatzigarren edizioa izango da, eta uztailaren 20tik abuztuaren 20ra egingo da. Gertaera honen aurrean, galdera argia da: inflexio-puntu bat ezarriko du futbolean genero-desberdintasunak murrizteko? Urratsak norabide egokian doaz, baina oraindik lan handia dago egiteko.


Bide horretan ari da lanean FIFPRO, Futbolari Profesionalen Nazioarteko Federazioa. 2022ko urrian, FIFPROk, bere sindikatu kideek eta 25 talde nazionaletako 150 futbolarik baino gehiagok gutun bat bidali zioten Gianni Infantino FIFAko presidenteari, baldintza hobeak eta sarien zenbatekoa handitzea eskatzeko. Futbolariek inoiz hasitako ekintza kolektiborik handiena izan zen, eta ekintzak erantzuna jaso zuen: FIFAk 152 milioi dolar iragarri ditu 2023ko Emakumezkoen Munduko Kopako parte-hartzaileentzat.
Emakumeen Munduko Kopa berdintasunezko baldintza eta araudiekin profesionalizatzeko aurrerapausoa, futbolarientzako sarien zenbatekoaren birbanaketa zuzena, eta sarien kopuruan berdintasuna lortzeko ibilbidea.


FIFPROk eta mundu osoko futbolariek lortu nahi izan duten zerbait da. Orain, FIFAk iragarritako aurrekontu-pakete berriak hirutan gainditzen du FIFAren aurreko Emakumezkoen Munduko Kopakoa, Frantzian duela lau urte egindakoa, eta 10 aldiz baino gehiago Kanadan 2015. urtean eskainitakoa.
Gainera, FIFAk adierazi duenez, talde bakoitzeko ordezkarien kopurua, txapelketara joateko bidaien maila, ostatu eta gelen estandarrak, instalazioak eta taldeentzako oinarrizko zelaiak, besteak beste, FIFAk parte hartzen duten taldeei emandako zerbi-tzuak iaz eta etorkizunean gizonei eskainitakoen maila berean eskainiko dira. Beraz, esan dezakegu emakumezkoen Munduko Kopak gizonezkoen parekoen erregulazio eta baldintza berberak izango dituela lehen aldiz.


Neurriek dakartzaten aurrerapenek poza eragin duten arren, neurri gehiago behar dira benetako berdintasuna etorkizuneko belaunaldientzat finkatuta gera dadin bermatzeko. Horren harira,
FIFPROk erabateko berdintasuna lortu nahi du 2027ko Emakumezkoen Munduko Koparen aurretik. Jokalariek jokorako aurrerapen bat garatzeko eta sortzeko duten konpromisoak aldaketa eta hazkundea eragiten jarraitzen du. Bidea eginda dago.


2013ko abuztuan, NBEren Ba­tzar Nagusiak apirilaren 6a Garapenerako eta Bakerako Kirolaren Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen. UNESCOk uste du kirola bide indartsua dela gazteak gizarteratzeko, genero-berdintasunerako eta gaitzeko, eta estadioetatik harago sentitzen direla onura horiek.


Efemerideak kirolaren boterea azpimarratu nahi du Garapen Jasangarrirako Helburuak eta giza eskubideak sustatzeko, eta aurten, zehazki, hiru gai garrantzitsu izan ditu ardatz: lehenengoa genero-berdintasuna da; bigarrena, jasangarritasuna eta klimaren aldeko ekintza; eta hirugarrena, arrazakeriaren eta gorrotoaren aurkako borroka bultzatzea.