Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa

Munduko hainbat eskualde eta herrialdetan, giza eskubideen defendatzaileek beren bizitza eta osotasun fisiko eta psikologikoa, bai eta haien senideena ere, arriskuan jartzen dituzten mehatxu eta jazarpenak paira-tzen dituzte.
Giza Eskubideen, elkarbizi-tzaren eta kooperazioaren hezkuntzan, kontzeptuak eta edukiak ikastea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa: esperien-tziaren ikaskuntzarekin osatu behar da. Pertsonen duintasuna, giza eskubideak, enpatia, elkartasuna, aukeratzeko ahalmena…, kontzeptuak ez ezik, bizipenak ere badira: norberak bizi eta sentitzen dituenean, kontzeptu horien benetako irismena uler-tzen du.


Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez, giza eskubideen defendatzaileei aldi baterako harrera egiteko euskal programa bat garatzen du 2011. urteaz geroztik. Egitasmoaren helburu nagusia da jaioterrian gauzatzen duten jarduera dela-eta beren bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan duten giza eskubideen defendatzaileak babestea.
Programak, normalean, hiru pertsona hartzen ditu urtero Euskadin, sei hilabeteko epean. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak deialdi ofiziala argitaratu ondoren, hilabeteko epea irekitzen da hautagaitzak aurkezteko. Hautagaitzak elkartasunean lan egiten duten euskal erakunde edo gizarte-mugimenduen bidez aurkezten dira. Euskal Programak prebentzio-izaera du, eta horren araberakoak dira haren funtzionamendua eta agendak. Erantzuna ematen die jazarpenak eta mehatxuak jasaten dituzten pertsonei. Aurten, hiru pertsona dira egitarauaren parte-hartzaile, Kolonbiatik bi eta El Salvadorretik bat.


Parte-hartzaileen testigantzak
Giza eskubideen defendatzaileen testigantzak entzuteak inpaktu pedagogiko handia dauka. Testigantza pertsonalak izaten dira, eredu gisa zabaldu beharreko esperientzien protagonistenak edo lekuko zuzenenak. Giza eskubideen defendatzaileen testigantzak entzutea haien lana aitortzeko modu bat ere bada, gainera. Horren adibide bat Danelly Estupiñanen testigantzak dira. Danelly 1979ko urriaren 22an jaio zen Charambiranen (Kolonbia), Ozeano Bareko hondartza batean, Chocó departamenduko hegoaldean, eta honelaxe dio: “Lehen mehatxu zuzena 2015eko azaroan iritsi zitzaidan telefono mugikorrera, 17:30ak inguruan, testu-mezu baten bidez, lantokira, unibertsitatera, nindoanean. Hauxe zioen: Danelly, zureak egin du. Kode baten bidez etorri zen mezua. Hainbat aldiz irakurri nuen, eta 20 minutu inguru behar izan nituen mehatxua zela konturatzeko. Mezua Erakunde arteko Batzorde gisa geneukan talde bati bidali nion, eta benetan ere mehatxua zela konfirmatu zidaten lankideek. ACNURen lan egiten zuen lagun on batekin hitz egin nuen. Hark esan zidan kodeak ofiziala zirudiela”.