Euskaraz barra-barra, euskara sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, Hiruko Itunaren barruan, Euskaraz Barra-barra marka aurkeztu dute. Marka berri honek merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzen ditu. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuarekin, Euskal Herri osora zabalduko da egitasmoa. Euskara gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka bateratu da, euskararen lurralde guztietara zabalduko dena. Hasieran eremu pribatuan jarriko da martxan eta etorkizunean eta pixkanaka-pixkanaka eremu publikora hedatzea ere aztertuko da. Herri eta hiri batzuetan hasi eta urtetik urtera euskararen lurralde osora zabalduko den egitasmoa da.


Euskaraz Barra-barra ikurraren helburua da bezero euskaldunei adieraztea euskaraz egiteko aukera dutela ikurra duten establezimendu edo entitateetan. Izan ere, marka duten guneetan bermatuta egongo da euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa dagoela uneoro.


Erronka nagusia
Euskal Herriko ahalik eta establezimendu gehienetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea da erronka nagusia, honako lau helburu hauek oinarri hartuta: euskararen erabilera sustatzea, merkataritzaren sektorean eraginez, herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatu eta bermatzea, euskal hiztunen nahasmen eta estres linguistikoa murriztea eta euskararen biziberritzearen inguruan, kontzientziazioa eta konpromisoak sustatzea. promisoak sustatzea. Nafarroako Gobernuan Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok hizkuntza politika publikotik euskararen erabilera pizteko ahalegina azpimarratu du.