Irrintziak Gauean zantzoka Lamiz

Kontauko deutsuedan istorioa orain dala urte asko gertatu zan. Garai haretan ez ziran bideak existitzen, arabere gitxiago autobideak edo trenbideak. Telefonorik, internetik eta antzekorik be ez egoan, ezta kutsadurarik edo naturearen suntsipenik be. Jenteak oinez baino ezin eban bidaiatu, eta asko ziran gauez herri batetik bestera oinez joaten ziranak. Eta, esan bezala, telefono bako garai haretan irrintza egitea zan komunikazino modua. Irrintzearen bidez, euren lagunakandik hurbil edo urrun egozan jakin ahal eben, eta inguruko herrietakoen artean alkar agurtzen eben. Etsaiak izutzeko be balio eban irrintzeak. Aitorri, Lamizko mutil bati, irrintzaka ebilela zer gertatu jakon kontauko deutsuet.