‘Ellas’ argazki instalazioa abiarazi du BLV-ART jaialdiak

Ainhoa Resano artistaren ‘ELLAS. Las guardianas de la ría’ izeneko lana ikusgai egongo da Bilboko itsasadarraren inguruan, BLV-ART jaialdiaren barruan antolatutako ekimenari esker.

Bilboko Udalak BLV-ARTen edizio berriari hasiera eman dio eta apirilaren30ra arte hainbat proposamen eskainiko ditu Bilbo Zaharrean: arte biziak, antzerki fisikoa, antzerki absurdoa, antzerki parte-hartzailea edo instalazio artistikoak.

Oraingo honetan, Itsasadarraren inguruan ikusi ahal izango da, Marzana kaiaren parean, “ELLAS: las guardianas de la Ría” izenpean. Espazio publikoa okupatu eta esku-hartze bat egingo da, formatu handiko erretratu batzuk inprimatuz (2,5 X 3 m) eta Martzana moilako Erriberaren inguruan jarriz.

2016. urtetik garatzen ari den argazki- eta memoria-proiektua da hau, eta emakumeen historia erakustea eta ikusaraztea du helburu, etxeko argazkien eta beren kontakizunen bidez. Auzoko hainbat emakumek emandako irudiak beste aldeko hainbat tokitatik ikusi ahal izango dira, eta QR kode batzuek soinu-piezak jaurtiko dituzte, non, telefono mugikorretik bertatik, argazkietan agertzen diren emakumeen bizipen indibidualak entzun ahal izango diren. Proiektuaren ibilbidean zehar jasotako istorioak eta argazkiak espazio ireki batetik ere ikusi ahal izango dira, hala nola Erriberako merkatuaren ingurutik edo tranbiaren bidez.

Obra hau Martzanako Moilako horman ipiniko da, Erriberako zubiaren ondoan. Defentsa-lerro metaforiko bat eratuko du, beraz, hiriko gune horren ondarearen eta ahanzturaren artean, zeinak irudimen kolektiboan oso fikzionatuta dagoen emakumeen historia bat baitauka. Las guardianas de la Ría” proiektuko erretratuek auzoa zainduko dute, hiriari eta haren bisitariei hitz eginez.

Proiektu hori Uretamendi, Circunvalación eta Betolaza auzoetan ere garatu zen, Udalak bultzatuta, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan.