Inteligentzia artifizialaren erabilerak zatitu egin du Frantzia

Gizartea zaintzeko adimen artifizialaren erabilera polemikoak banatu egin du Frantzia. Izan ere, Nazio Biltzarrak adimen artifizialean oinarritutako zaintzaren erabilera baimendu du, 2024an Parisen egingo diren Olinpiar Jokoetan herrialdearen segurtasuna indartzeko. Hala ere, eskubideen aldeko hainbat talde neurri horrekin uzkur agertu dira; askatasun zibilen urraketa baita.

Frantziako Nazio Biltzarrak adimen artifiziala erabiltzea onartu du Paris 2024ko Olinpiar Jokoen bideozaintzan laguntzeko, eta erabaki horrek polemika sortu du. Nahiz eta giza eskubideen aldeko taldeek uste duten eskubide horiek erabiltzea askatasun zibilen urraketa izan daitekeela, neurri horrek bidea erraztu du Europa osoan algoritmoetan oinarritutako bideozaintza inbaditzailea etorkizunean erabiltzeko.

Lege proiektuaren testua urtarrilaren 31n onartu zuen Senatuak, eta beste lege-oztopo bat gainditu zuen martxoaren 8an: batzordearen bozketa. 7. artikulua, adimen artifizialak lagundutako bideozaintzaren erabilera baimentzen duena, martxoaren 23an onartu zuen Frantziako Nazio Biltzarrak. Frantziako botere legegilearen arabera, zaintza-arkitektura itzel hau esperimentala da eta Jokoetan segurtasuna bermatzeko erabiliko da.

Amnesty International beldur da, ordea, lege-proiektuak poliziaren ahalmenak handituko ote dituen, gobernuaren zaintza-ekipoen armategia etengabe handituko baita. Eskubide Digitalen Europako Sarea (EDRi) buru duen gizarte zibileko erakundeen koalizioak, AAren teknologiak eta praktikak EBn arautzea eskatu du, giza eskubideekin bat etorriz. Izan ere, aldez aurretik dokumentatu da New Yorken aurpegia ezagutzeko gaitasuna duten zirkuitu itxiko milaka kameraren erabilera. Horietako asko arrazializatutako komunitateetan erabili ziren eta arrazakeriaz diskriminatzailea zen polizia-jarduna areagotu zuten. 2012ko Londresko Joko Olinpikoen ondoren, segurtasun arrazoiengatik erabilitako zaintza-neurri ugari iraunkor bihurtu ziren.

“Segurtasun-aparatua AAk elikatutako zaintza masibo batez berriro hornitzea proiektu politiko arriskutsua da, giza eskubideen urraketa ugari ekar ditzakeena. Eremu publiko batean egiten diren ekintza guzti-guztiak zaintza-azpiegiturako arraste-sare batek hartuko ditu, eta horrek oinarrizko askatasun zibilak kaltetuko ditu”, Agnes Callamard Amnesty Internationaleko idazkari nagusiak ohartarazi zuenez.

“Frantzia, Europako aintzindaria”

Maquetación 1

Frantzia izan liteke sistema hori erabiltzen duen Europar Batasuneko lehen herrialdea. Sistema honen bidez, kamera finko eta droneetatik zaintzabideoen analisi automatizatuaren erabilera onartzen da. Dirudienez, sistema horiek gertaera susmagarri espezifikoak detektatuko dituzte, eta etiketa horretan ezohiko portaerak, jende-pilaketak edo aurrez zehaztutako gertaerak sartzen dira. Gizarte zibileko hainbat erakunde beldur dira diskriminazioa, banakako identifikazioa eta gisa bereko beste alderdi batzuk ez ote diren garrantzitsuak izango adimen artifizialean oinarritutako zaintzan. Izan ere, delinkuentziaren aurka sistema algoritmikoak erabiltzeak polizia-zaintzako gehiegikeriak ekarri dituela adierazi dute.