Arizkun Rock jaialdiaren azken edizioa izango da aurtengoa

Euren esanetan, lan-karga handia exijitzen du jaialdia antolatzeak eta antolakuntza urria izan ohi dute gainera. Horrek nekea eragin die. Gainera ez dago jarraipenik eta beraz, ziklo hau ixtea erabaki dute. 

Beraz, aurtengoa Arizkun Rock jaialdiaren azken edizioa izango da, hala iragarri dute antolatzaileek sare sozialetan. 

Hamar urte dira Baztango jaialdi hau sortu zenetik, ilusio askorekin, baina aitortu dute bidea ez dela erraza izan eta traba ugari aurkitu dituztela. Hala ere antolatzaileek esker oneko hitzak izan dituzte: “arras konten eta eskertuak gaude proiektu hau aitzinera eramaten lagundu eta posible egin duzuen guztiekin. Eta modu pertsona­lean, urte hauetan eraikitako esperientzia eta laguntasun hauek betirako eramanen ditugu gure bihotzetan”.

Jaialdia aurrera ateratzeko belaunaldi berrien jarraipenik ez dagoenez ziklo hau ixtea erabaki dute. “Horrela ulertzen dugu bizitza, dena hasi eta akitzen da, eta horregatik, hemen Arizkun Rocken bukaera”.

Azken edizioa beraz, ekainaren 23an izango da, beraz, adi, azken aukera jaialdi honetaz gozatzeko. Ez galdu!