Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa

Beñat Gaztelumendik 506 puntu lortu zituen bigarren finalaurrekoan.

UNAI GANDARIAS /2019-11-25/ Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren Finalaurrekoa joan den igandean ospatu da, azaroaren 24an, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, eta Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor, Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Asier Azpiroz eta Ane Labaka aritu ziren kantuan, Gaztelumendi garaile suertatu zelarik. Legen Finalerdia Arrasaten jokatu zen, aurreko igandean.

Oiartzungo saioko aurkezle lanak Inaxio Usarralde Arantzadik egin ditu. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.

506 puntu lortu ditu Gaztelumendik eta, gaurko finalaurrekoa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Hauek izan dira joan den igandeko saioan gainontzeko bertsolariek lortutako puntuazioak: Alaia Martin Etxebeste, 493,5. Ane Labaka Mayoz, 472,5. Asier Azpiroz Iztueta, 463. Iñigo Mantzizidor Larrañaga, 453. Amaia Iturriotz Etxanizek, berriz, 438 puntu eskuratu zituen.

Beñat Gaztelumendi, irabazlea izanik, zuzenean sailkatu da Finalera eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Finalaurrekoetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izan dira: binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso; binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso; binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso; binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte; kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu et