Foru Erkidegoko zinema-aretoek 935.436 ikusle bildu zituzten 2022an: biztanlego kopuruari erreparatuta, nafarrek batez beste 1,41 aldiz joan ziren zinemara. EAEko herritarrak, berriz, 1,23 aldiz joan ziren pelikulak ikustera.
Nafarroako Foru Erkidegoko zinema-aretoek guztira 935.436 ikusle bildu zituzten 2022an, FECE Espainiako Zinema-Aretoetako Federazioak zabaldutako datuen arabera.
Erkidegoaren biztanlego kopuruari erreparatuta, 2022an bitartean nafarrek batez beste 1,41 aldiz joan ziren zinemara. Hortaz, zinema-ikusle kopuru gehien dituen Estatuko hirugarren erkidegoa da Nafarroa.
Bestalde, erkidego zinemazaleenak Madril eta Katalunia dira. Madrilen 12.329.648 ikusle izan ziren iaz, eta batez beste 1,83 aldiz joan ziren madrildarrak pelikulak ikustera. Katalunian, berriz, 11.461.953 ikusle izan ziren (batez besteko 1,47 bisitarekin).
Euskadiri dagokionez, 2022an 2,7 milioi ikusle izan ziren, hau da, batez beste 1,23 aldiz joan ziren euskal herritarrak zinema-aretoetara, 1,11ekoa den Espainiako batez bestekoaren gainetik. EAEn 196 zinema-pantaila daude, eta milioi biztanle bakoitzeko batez besteko pantaila kopurua 88,7koa da (Errioxak eta Nafarroak bakarrik gainditzen dute kopuru hori).
Ikusle gutxien dituzten erkidegoak Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Asturias dira. Bildutako diruari dagokionez, Espainiako Zinema-Aretoetako Federazioaren datuen arabera, aurreneko postuetan daude Madril (85.414.005 eurorekin) eta Katalunia (76.454.960 eurorekin).