‘The Simpsons Movie’ euskarara ekartzen ari da Ander Torregarai

The Simpsons Movie’ ekoizpena euskarara ekartzen ari da Ander Torregarai. ‘Simpsondarrak’ izenpean Torregarai bera arduratu da pertsonaia guztien ahotsak bikoizteaz, nahiz eta obra originalean sei aktoreren artean egin lan hauxe. Torregaraik berak nabarmendu duenez: «Simpsondarrak asko gustatzen zaizkit, beraz ilusioa egiten zidan pelikula euskaraz ikustea».

Urtebete darama Torregaraik bikoizketa ikasten Gipuzkoar hiriburuko Binahi eskolan, eta lehenago ere egin izan du halako saiakerarik: Looney Tunes pertsonaien film labur bat bikoiztu zuelarik, Euskal-Encodings komunitatean ikusgai dagoelarik. Filmak orotara 87 minutuko iraupena du eta donostiarrari 20 minutu inguru falta zaizkio osorik bikoizteko.

about:blank

Lana amaitzerakoan, emaitza modu irekian partekatuko du Twitch streaming plataformaren bitartez, nahi duten euskal ikus-entzuleek estreinaldiaz zuzenean gozatzeko aukera izango dutelarik. Era berean, aurreko lanarekin egin bezalaxe, Euskal-Encodings komunitatera igoko du gero. Torregaraik iragarri duenez, litekeena da datorren asterako jada euskarazko Simpsondarren bertsioa amaituta izatea.

‘The Simpsons Movie’ (2007) Simpsonsdar familiaren nondik-norakoak biltzen dituen zazpigarren arteko ekoizpena dugu, telesailean oinarritutako filma, alegia. David Silvermanek gidatua, Simpsondarren telesaileko aktoreen ahots ohikoak kontserbatzen ditu. Izan ere, telesaileko ekoizleek, telesailaren hasieratik, Simpsondarrak-en egokitzapen zinematografiko bat egitea pentsatu zuten, programaren iraupena handitzeko erronkan.