Zer da Gaslightinga? Zure bikotekideak Gaslighting egiten dizu?

Gaslightinga gero eta hedatuago dagoen fenomenoa da, eta pertsona bat bere buruaz, per­tzepzioez, emozioez eta sentimenduez zalantzan jartzean datza. Horrela, abusuaren eta manipulazioaren aurrean kaltebera bihur­tzen da. Gaslightinga jasaten dutenek, azkenean, deskonektatu egiten dituzte beren buruak eta beren intuizio eta instintuak, eta, azkenean, erasotzaileak kontrolatzen eta manipulatzen ditu. Gaslightinga pixkanaka gertatzen da, eta sufritzen duena ez da konturatzen gertatzen ari denaz.


Zure bikotekideak zureak ez diren sentimenduak, pentsamenduak edo ekintzak egozten badizkizu edo zureak ez diren akatsak, gabeziak eta jarrera txarrak helarazten badizkizu, horri proiekzioa esaten zaio. Adibidez, desleialak etengabe leporatzen dio bere bikotekideari engainatzea, kontrolatzaileak kontrolatzea… Horrela, bere ekintzen erantzukizuna alde batera uzten du, eta arreta bere baitatik desbideratzen du.

Kontuan hartu beharreko beste puntu bat da ea zure bikotekidea saiatzen den konbentzitzen zure hurbileko pertsonek ez zaituztela maite edo ez direla zutaz arduratzen, gezurra esaten dizutela edo ez zaituztela kontuan hartzen. Eta saiatzen den zu haiengandik aldentzen eta bakartzen. Horrela, beste lotura sozial batzuk kentzen dizkizu eta mendekotasun-harreman batera eramaten zaitu, kalteberago bihurtuta. Zure zaletasunak alde batera utzi, zure estiloa edo lehentasunak aldatu, eta hori ere zure nortasuna suntsitzeko prozesuaren parte da, zeure kabuz erabakitzeko eta pentsatzeko gaitasunik gabe utzita.


Harreman orotan, komunikazioa garran­tzitsua da.